Europako Batzordeak esparru juridiko bat ezarri du Europar Batasunean elementu digitalak dituzten produktuak merkaturatzeko
Europako Batzordeak elementu digitalak dituzten produktuen merkaturatzea arautu du; izan ere, zibersegurtasun-maila txikia da, eta erabiltzaileei informazio gutxi ematen zaie.
Esparru juridiko horrek produktu digitalak diseinatzeko, garatzeko eta ekoizteko oinarrizko betekizunak ezartzen ditu, bai eta fabrikatzaile eta garatzaileei zuzendutako betebehar batzuk ere. Helburua da beren produktuen zibersegurtasuna berma dezatela produktuon bizi-ziklo osoan.
Produktu elektronikoen zibersegurtasunari buruzko webinarra
Produktu digitalen fabrikatzaile eta garatzaileei zuzendua.
- Araudiaren alderdi nagusiak aurkeztuko dira, bai eta zibersegurtasun-betekizunak eta fabrikatzaileei ezarritako betebeharrak ere.
- Haiek betetzen direla bermatzeko abian jarri behar diren neurriak aztertuko ditugu.