Agenda

    Zure materialen biodegradagarritasun- eta konpostagarritasun-ezaugarrien erakusketa

    Biodegradabilidad y compostabilidad

    Eguna

    2021ko maiatzaren 26a

    Lekua

    Online

    Ordua

    11:00 am - 12:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Webinar honen helburu nagusia da konpostagarritasunaren eta biodegradagarritasunaren inguruko terminologiaren oinarrizko kontzeptuak argitzea eta TECNALIAk material konpostagarriak eta biodegradagarriak ebaluatzeko dituen gaitasunak aurkeztea.

    Terminologia eta gaur egun indarrean dagoen araudia aztertuko dira. Halaber, ontzi eta bilgarrien UNE-EN 13432 arauaren betekizunak aurkeztuko dira, eta materiala konpostagarria eta/edo biodegradagarria dela frogatzeko zer saiakuntza egin behar diren azalduko da zehazki:

    • Biodegradagarritasuna
    • Desintegrazioa
    • Konpostaren kalitatea

    Azkenik, TECNALIAk parte hartu duen proiektu batzuk aurkeztuko dira, adibide gisa, eta merkatuaren egungo joeraren ikuspegi bat azalduko.

    EDUKIA

    • Oinarrizko kontzeptuak
    • Gaur egungo araudia
    • Betekizunak eta saiakuntzak
      • Konpostagarritasuna
      • Biodegradagarritasuna
      • Desintegrazioa
      • Konpostaren kalitatea
    • Sektoreko joerak

    NORENTZAT DEN:

    • Ontzi eta bilgarrien fabrikatzaileak
    • Plastiko biodegragarrien fabrikatzaileak

    GoToWebinar

    Gorde zure tokia!
    Izena eman