Agenda

    Zurezko egiturak ondare eraikian

    Estructuras de madera en el patrimonio construido

    Eguna

    2022ko azaroaren 24a

    Lekua

    Donostia

    Ordua

    9:30 am - 6:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Zurezko ondare eraikiari buruzko prestakuntza-zikloa

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak, TECNALIArekin batera, zurezko ondare eraikiari buruzko prestakuntza-zikloa antolatu du.

    Zurak Gipuzkoako ondare eraikian duen garrantzia dela eta, Ondare Historiko-Artistikoaren Zerbitzuak prestakuntzaren alde egin du, material horrekin lotutako jardunbide egokiak zabaltzeko bide gisa.

    TECNALIAren parte-hartzea

    • Zikloko lehen saio honetan, gure lankide Josu Benito eta Pablo González TECNALIAko Eraikuntza Laborategiko arkitektoak, hasiera gisa, zura eta haren ezaugarriak aztertu eta egiturak aztertzeko eta aurrekalkulatzeko nozioak emango dituzte.

    Izen-ematea

    • Plazak mugatuak dira, eta ezinbestekoa da izena ematea
    • Bidali mezu bat kulturaondarea@gipuzkoa.eus helbidera
    • Beharrezko datuak: izen-deiturak, enpresa eta telefonoa

    Logo TECNALIA

    Agenda