Gaur egun eskuz egiten diren prozesu industrialkonplexuak (esaterako, leunketa) automatizatzeko prozesuak garestiak dira, eta ez oso eraginkorrak. Watch & Work-ek robot kolaboratiboak, eskaneatzeren bidezko ingurunearen berreraikuntza, zehaztasun-sentsoreak eta ibilbideen sorkuntza automatikoa konbinatzen ditu gainazal-akaberari lotutako prozesu konplexuak automatizatzeko.
Watch & Work-ekin, produktibitatea, kalitatea eta segurtasuna areagotzea lortzen dugu robotika adimendunaren bidez.
Zer da Watch & Work?
Watch & Work TECNALIAk garatutako soluzio teknologiko bat da. Enpresa industrialek prozesu konplexuei aurre egiteko daukaten modua birdefinitzen du; bereziki, tradizionalki eskulan intentsiboaren mende egon direnei, hau da, esaterako, piezen leunketari. Gainazal-akaberen prozesu horiek automatizatzeko, aktiboak robot kolaboratiboak, eskaneatzearen bidezko ingurunearen berreraikuntza, doitasun-sentsoreak eta ibilbideen sortze automatikoa konbinatzen ditu.
Watch & Work-en merkatu potentziala
Bere balio-proposamena robotika kolaboratiboaren eta sentsorika aurreratuaren konbinazioan oinarritzen da, industria modernoaren benetako eskakizunei erantzuteko gai den automatizazio malgu, zehatz eta egokitzailea lortzeko.
Ekoizpen-inguruneen erronka nagusietako bat piezen aldakortasuna da; izan ere, higadurak, deformazioek edo CAD ereduarekiko desbideratzeek haiek automatikoki lantzea zailtzen dute. Watch & Work-ek pieza eskaneatu eta lan-ingurunea berreraikitzen du muga horri aurre egiteko; hala, prozesaketa-ibilbideak automatikoki sortzen ditu, programazio konplexuen beharrik gabe. Horri esker, robotikako ezagutza aurreratuak ez dauzkaten langileek ere sistema intuitiboki erabil dezakete, eta sarrerako muga teknologikoa murrizten da.
Watch & Work soluzio teknologiko integralak fabrikazio adimenduneko ereduak inplementatzeko aukera ematen dizu
Soluzio honen eragin zuzena produktibitatearen eta kalitatearen hobekuntza nabarmenean islatzen da. Doitasun handiko sentsoreei esker, presioa prozesu osoan mantentzen dela bermatzen du sistemak, eta, hala, akabera homogeneo eta errepikagarriak lortzen dira. Era berean, erroreak, birprozesuak eta denbora ez-produktiboak murrizten dira, eta horrek eragiketa-kostuak orokorki optimizatzen laguntzen du.
Gainera, Watch & Work-ek laneko segurtasuna nabarmen areagotzen du. Bibrazioen, hautsaren edo material urratzaileen eraginpean jartzea eskatzen duten zeregin arriskutsuak robot kolaboratiboetan oinarritutako soluzioen esku utzita, langileen arriskuak minimizatzen dira eta lan-ingurunea hobetzen da. Alderdi horrek geroz eta garrantzia handiagoa dauka osasuna eta segurtasuna lehentasun estrategiko diren sektoreetan.
Bestalde, bere malgutasunak tresna moldakor bihurtzen du, eta, beraz, leunketan ez ezik, beste prozesu batzuetan ere erabil daiteke, hala nola, pinturan edo soldaduran, baita hainbat industria-sektoretan ere, hala nola automozioan, aeronautikan edo metalurgian. Egokitzeko gaitasun horrek inbertsio teknologiko gisa daukan balioa areagotzen du.
Azken finean, Watch & Work ez da automatizazio-tresna huts bat, baizik eta soluzio integral bat, enpresei laguntzen diena efizienteagoak, lehiakorragoak eta jasangarriagoak izaten eta 4.0 Industriaren fabrikazio adimenduneko ereduetarako trantsizioa egiten.
