Arrakasta-kasuak

COREMARINE

COREMARINE

“Ikuskapen- eta monitorizazio-soluzio berritzaileak garatzen ditugu, itsasoan instalatutako gailuetara sartu behar izatea nabarmen murrizten dutenak”

Carlos López Pavón
COREMARINEko Teknologiako zuzendaria

“Energia berriztagarriak energia-sisteman txertatzeko soluzioak lantzen ditugu”

COREMARINE-REN HISTORIA

Energia-sistema deskarbonizatzeko modu berriak bilatzeko konpromiso handia duen gizarte batean bizi gara. Arlo horretan, energia eolikoaren ondoren, itsasoko energia eolikoa izan daiteke hurrengo energia berriztagarri garrantzitsua.

COREMARINEn dagoeneko garatzen eta hornitzen dituzte haren sorkuntza erraztuko duten soluzioak, baina oraindik berrikuntza asko behar dira.

COREMARINE + TECNALIA LANKIDETZA

Itsas hondo batzuk sakonera handian daude, eta offshore eolikako soluzio estandar zimentatuak ez dira oso bideragarriak haietan, ez teknikoki, ez ekonomikoki.

Lantzen ari garen gailu flotatzaileak soluzio bat dira, baina kostuak murrizteko prozesu bat igaro behar dute. “Hor sartzen da TECNALIAren eta COREMARINEren arteko lankidetza, zeinak, besteak beste, eolika flotatzailearen operazio- eta mantentze-jarduera konplexu eta garestiak efizienteago egitea baitu oinarri“, adierazi du Germán Pérez TECNALIAko Offshore Energia Berriztagarrietako arduradunak.

“TECNALIArekin batera, eta HarshLab laborategiaren garapenaren inguruan, XX urte dira COREMARINE EAEn ezarri zela, BIMEP saiakuntza-eremuan gailuaren bi eboluzioak hedatzen laguntzeko, beste proiektu askoren artean”, adierazi du Carlos López Pavónek, COREMARINEko Teknologiako zuzendariak.

Haizea eta itsasoa, TECNALIA + COREMARINEren proiektu bat

Itsas energiekin lotutako arazoak konpontzeko digitalizazioa aplikatzeko modu berritzaile bat da. Proiektu horren bidez, prozesuen kostuak murrizten dira, eta errazagoa da energia eoliko flotatzailea merkaturatzea.