Azpiegitura berezietarako fabrikazio-prozesuak eta materialak

    Teknologia aurreratuak, balio erantsi handiko produktuak eta prestazioak garatzeko

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau eta TECNALIAko pertsona batek ahal bezain laster erantzungo dizu

    Teknologia aurreratuak, soluzio berritzaileak muturreko baldintzetan

    Sektore bereziek soluzio berritzaileak eta pertsonalizatuak behar dituzte, muturreko baldintzetan ahalik eta efizientzia, jasangarritasun eta errendimendu handiena ziurtatzeko

    Azpiegitura berezietarako fabrikazio-prozesuak eta materialak lortzeko, beharrezkoa da balio erantsi handiko produktuak garatzeko 1teknologia aurreratuak garatzea eta optimizatzea. Izan ere, halakoak behar dituzte espezializazio handiko sektoreek, hala nola instalazio zientifiko handiek (IZH, F4E-ITER fusio nuklearra barne), espazioak eta defentsak (FCAS – Future Combat Air System programa barne).

    Sektore horiek soluzio berritzaileak eta pertsonalizatuak behar dituzte, ahalik eta efizientzia, jasangarritasun eta errendimendu handienak ziurtatuko dituztenak muturreko baldintzetan (tenperatura altuak, abrasioa, higadura, goi-propietate mekanikoak, dimentsioen egonkortasuna, erradiazioa, arintasuna, detektagarritasun txikia, etab.), eta, epe luzera, akats-tasa minimizatuko dutenak. Fabrikazio-sistema eta material konbentzionalak ez dira gai errendimendu-ezaugarri horiek dituzten produktuak hornitzeko, eta beharrezkoak dira berrikuntza-prozesuak, prestazioetara egokitzeko eta eskalatze egokia egiteko. 

    Eskaera gero eta handiagoa denez eta aukerak sortzen ari direnez, ezinbestekoa da material berritzaileei eta fabrikazio-prozesu aurreratuei buruzko ezagutzak eta gaitasunak integratzea, sektore horien beharrei soluzio globalak eskaintzeko. 

    TECNALIAn, ekoizpen-prozesu berriak garatuz eta material berritzaileak erabiliz, balio erantsi handiko soluzioak bultzatzen ditugu, eta arreta berezia jartzen dugu instalazio zientifiko handietan (IZH), defentsaren sektorean (aplikazio dualak) eta espazioaren eremuan. Sortzen ditugun berrikuntzak askotarikoak dira; guztiak fabrikazio-prozesuekin eta material aurreratuekin lotuta daude, eta, batez ere, lehentasunezko hiru sektoreetarako dira. 

    Soluzio horiek industrian ezartzeak enpresen lehiakortasuna indartuko du; izan ere, abantaila bereizgarriak jasoko dituzte, eta horrek zuzeneko emaitza ekonomikoak ekarriko ditu. 

    Material aurreratuetan eta azken belaunaldiko fabrikazio-prozesuetan sortutako ezagutzak, halaber, teknologia dualak beste sektore batzuetara transferitzea ahalbidetuko du, eta horrek lagundu egingo du ongizatean eta aurrerapen sozialean. 

    Datorren hamarkadan ohikoak izango dira digitalki fabrikatutako errendimendu handiko materialak Defentsaren sektorean (aplikazio dualetan), espazioaren sektorean eta instalazio zientifiko handien sektorean. 

    Tenperatura altuak jasateko gai diren material arinak, prestazio handiko aleazioak eta material funtzionalak. Fabrikazio-prozesuei dagokienez, prozesu digitalak nagusi izango dira, hala nola fabrikazio aditiboa, beroko prentsaketa isostatikoko prozesuak, elektroi-sorta bidezko soldadura eta sinterizazio-prozesu alternatiboak.

    Hauek dira proiekziorik handieneko aplikazioak 

    • Defentsa: mehatxuen aurkako babesa (balistika, laserra, mikrouhinak, etab.) eta ikusgarritasun txikia. 
    • IZH: soluzioak erreaktore nuklearretarako materialetan eta prozesuetan, hots, supereroaleak, W-Cu loturak, kalitate handiko loturak, neutroi-xurgapen txikiko materialak, etab. 
    • Espazioa: erresistentzia handiko ezkutu termikoak, errekuntza-ganberen belaunaldi berria, etab.

    Azpiegitura berezietarako fabrikazio-prozesuei eta materialei buruzko informazio deskargagarria

    Dokumentua deskargatzeko, bete formulario hau

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau eta TECNALIAko pertsona batek ahal bezain laster erantzungo dizu