Azpiegitura

    Behe-tentsioko saiakuntzetarako laborategia

    Laboratorio de ensayos de baja tensión

    Elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko sarea osatzen duten ekipamenduetan behe-tentsioko saiakuntza elektrikoak egiteko azpiegitura.

    Deskribapena

    Behe-tentsioko laborategi honetan, berotzearen eta ziklo termikoen saiakuntzak, babes-maila egiaztatzekoak (IP eta IK) eta nazioarteko araudietan zehaztutako askotariko saiakuntzak egiten ditugu.

    Ganbera klimatikoak ditugu saiakuntza horiek zenbait giro-baldintzatan egiteko, hala nola hezetasunari eta tenperaturari dagozkienetan.

    Era berean, askotariko produktuei egiten dizkiegu saiakuntzak, behe-tentsioko kaxei, banaketa-transformadoreei, behe-tentsioko etengailuei, babes-erreleei eta fusible-etxeei, esate baterako

    Saiakuntza elektrikoen gure zerbitzua beste laborategi eta instalazio akreditatu batzuek osatzen dute, zeinek aukera ematen baitigute zerbitzu esklusiboa eta nazioartean erreferentziazkoa emateko, ekipamendu elektrikoak ebaluatzeko eta ziurtatzeko.

    Nori zuzendua

    • Beren produktuak nazioarteko araudien arabera baliozkotu behar dituzten ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak.

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
    Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
    Lovag
    LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
    IEC
    IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia