TECNALIAren Bioeraginkortasuneko laborategiak azpiegitura aurreratua, kolonia propioak, kamera espezializatuak, zientzialari adituak eta nazioarteko araudiekiko lerrokatzea konbinatzen ditu. Horri guztiari esker, intsektizidak, uxagarriak eta pedikulizidak ebaluatzeko Europako zerbitzu osoenetariko bat eskaintzen du.
Laborategiaren kokapena
Entomologia aplikatuan eta eraginkortasun-saiakuntzetan espezializatutako instalazioak.
Merkatuak emaitzak eskatzen dituenean, enpresek ebidentziaren alde egin behar dute
TECNALIAren Bioeraginkortasuneko laborategia enpresa-garapenari aplikatutako entomologiara bideratuta dago, BPR (EB) 528/2012 Erregelamenduari dagokionez sektoreak dituen beharrei erantzuteko. Gure helburua da produktu intsektizidak, akarizidak, uxagarriak eta pedikulizidak erregistratu, balioztatu eta optimizatzeko ebidentzia zientifiko sendoa ematea.
Honako ezaugarri hauek dituen lehen laborategia gara Europan:
- TP18–TP19 motetako biozidetan (intsektizidak eta uxagarriak) espezializatuta gaude.
- Esperientzia daukagu pedikulizidetan eta hiriko izurriteak kontrolatzeko produktuetan.
- Plastikozko edo ehunezko materialei aplikatutako biozida adimendunak baliozkotzen ditugu.
- Formulazio eta espezie bakoitzari egokitutako bio-saiakuntzen diseinu esperimentala egiten dugu.
- Aholkularitza zientifiko integrala eskaintzen diegu bioziden fabrikatzaile eta garatzaileei.
- BPR (EB) 528/2012 Erregelamenduarekin lerrokatutako saiakuntzak egiten ditugu.
Giza talde oso kualifikatu bat daukagu:
- Kimikako eta Biologiako lizentziatuak eta doktoreak.
- Izurriteen eta bioziden kontrolean esperientzia zabala duten entomologoak
- Diseinu esperimentalean, analisi estatistikoan eta BPR araudian espezialistak.
Arau eta estandar aplikagarriak
Ikerketak BPR (Biocidal Product Regulation) erregelamenduaren 2. liburukiari jarraikiz egiten ditugu: Efficacy – Assessment and Evaluation (Parts B&C; Version 6.0 August 2023; ECHA).
Zergatik TECNALIA? Gaitasunak, instalazioak eta laborategi-zerbitzuak
TECNALIAn, laborategiko baldintzetan zein erabilera simulatuko saiakuntzetan jarduten dugu. Horri esker, egoera kontrolatuetan eta erabilera errealetik gertuago dauden egoeretan ebalua dezakegu bioziden eraginkortasuna.
Gure intsektario klimatizatuak
Askotariko espezieak baldintza kontrolatuetan (tenperatura, hezetasuna eta fotoperiodoa) hazteko eta mantentzeko diseinatutako intsektarioak dauzkagu. Honako espezie hauek dauzkagu:
- Eltxoak: Aedes aegypti, Aedes albopictus, Culex quinquefasciatus, Anopheles gambiae
- Akainak: Ixodes ricinus
- Oheko zimitzak: Cimex lectularius
- Zorriak: Pediculus humanus capitis
Kolonia horiek hiriko eta etxeko izurriteetarako eta izurrite bektorialetarako produktuak ebaluatzea ahalbidetzen digute.
Bioziden eraginkortasun-saiakuntzak egiteko kamera eta kaiola espezializatuak
Tenperatura, hezetasun erlatiboa eta fotoperiodoa zehazki neurtzeko kamera klimatikoak dauzkagu. Espezie bakoitzak bere kamera dauka, kutsadura gurutzatua saihesteko. Kamera horiek hilkortasunari, hondar-izaerari, uxagarritasunari eta portaerari lotutako saiakuntzak egiteko baldintza egokiak sor ditzakete.
Halaber, erabilera simulatuko baldintzetan produktuaren banaketa, knock-downa, berehalako hilkortasuna eta eraginkortasuna ikertzea ahalbidetzen digute.
Tamaina bat baino gehiagotako kamerak dauzkagu, aerosolak, espraiak, giro-produktuak eta aplikazio topikokoak ebaluatzeko. Zehazki, 25 m³, 0,34 m³ eta 0,064 m³-koak.
Halaber, jarduera entomologikoetarako honako azpiegitura hau daukagu:
- Koloniak mantentzeko hazkuntza-kaiolak.
- Eltxoek hegan egiteko kaiolak (lurreratze-saiakuntzak eta uxagarritasun espazialeko saiakuntzak).
- Erakarpen-uxagarritasun saiakuntzak egiteko esposizio-kaiolak.
- Tratatutako gainazaletarako kontaktu-kaiolak.
- Zimitz, zorri eta euliak gordetzeko kamerak.
- Akainentzako berariazko kamerak, itsaspena eta mugikortasuna ebaluatzeko gainazal optimizatuak dituztenak.
Ekipamendu osagarria:
- Portaera analizatzeko bereizmen handiko bideo-sistemak.
- Lainoztatzeko ekipamendu estandarizatuak.
- Erakarpen-uxagarritasun saiakuntzak (choice-test, arm-in-cage) egiteko gailuak.
- Hilkortasuna eta knock-downa automatikoki kuantifikatzeko sistemak.
Bioeraginkortasuneko laborategi-zerbitzuak
Bioziden eraginkortasun-saiakuntzak egiteko TECNALIAren laborategiak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Bioziden eraginkortasun-saiakuntzak (TP18-TP19):
- Giro-intsektizidak
- Uxagarri topikoak
- Uxagarri espazialak
- Material tratatuak (ehunak, plastikoak, gailuak)
Pedikuliziden eraginkortasun-saiakuntzak:
- Adultizidak
- Obizidak
- Uxagarritasuna
- Hondar-eraginkortasuna
Produktu biozidak baliozkotzea (I+G):
- Aurretiazko saiakuntzak
- Ikerketa konparatiboak
- Formulazioak optimizatzea
- Produktu berritzaileak baliozkotzea
Aholkularitza zientifikoa eta diseinu esperimentala:
- Neurrira egindako bio-saiakuntzen diseinua
- Emaitzak interpretatzea
- BPR erregistrorako gomendio teknikoak
- Produktuen garatzeko laguntza
Gure bezeroei ematen dizkiegun emaitzak eta txostenak
- Txosten tekniko osoa
- Datu gordinak eta analisi estatistikoa
- Argazkiak edo bideoak (hala badagokio)
- Interpretazio zientifikoa
- Optimizatzeko gomendioak
Nori lagundu diezaiokegu?
- Produktu bioziden industria kimikoa.
- Material tratatuen (ehunak, plastikoak, gailuak) fabrikatzaileak
- Industria farmazeutikoa
- Hiriko izurriteak eta izurrite industrialak kontrolatzeko enpresak
- Uxagarrien eta osasun publikoko produktuen fabrikatzaileak
- Medikuntzaren eta albaitaritzaren industria
Lotutako laborategi-zerbitzuak





