Materialen prozesamendua aztertzeko, garatzeko eta doikuntzak egiteko laborategia eta instalazio pilotua, teknologia elektromagnetikoek (nagusiki mikrouhinak, irrati-maiztasuna eta indukzioa) lagundutakoa.
Kokapena
Deskribapena
Prozesatu beharreko materialak kitzikapen elektromagnetikoko iturriekin (mikrouhinak, irrati-maiztasuna, indukzioa) zuzenean akoplatzean oinarritzen diren berotze-teknologiek lagundutako prozesuak aztertu eta doitzeko aukera ematen du laborategiak.
Berotze dielektrikoko prozesuak (MW, RF); esate baterako, mikrouhin bidezko lehortzea, egosketa eta zeramikak sinterizatzea, konpositeen polimerizazioa, itsasgarri/zigilatzaileen aktibazioa, beiraren fusioa eta zementuen clinkerizazioa. Eta, ohiko prozesuen ordezko gisa, prozesu kimikoak, hala nola pirolisia eta berotze elektriko hutseko prozesuak (indukzioa).
Ekipamendu hau dugu laborategian:
- 2,45 eta 5,8 GHz-eko hainbat MW ekipamendu, modu bakarreko eta modu anitzekoak eta 9 kW bitartekoak; zenbait aukera dituzte tratamenduko atmosfera kontrolatzeko (hutsean, atmosfera kontrolatua), eta prozesuaren potentzia eta tenperatura etengabe kontrolatzen dira.
- Mikrouhin bidez modu jarraituan prozesatzeko instalazio pilotuko ekipamendua, 30 kW eta 433 MHz bitartekoa.
- Irrati-maiztasuneko laborategiko ekipamendua.
- 18 kHz / 30kW-eko indukzio-ekipamendua, hainbat aplikazio-bobinakoa (lauak, zirkularrak…).
Nori zuzendua
- Prozesu industrialetan eraginkortasun energetikoa eta elektrifikazioa hobetu (CO2-emisioak murriztu) nahi duten enpresak.