Azpiegitura

    Giza Faktoreen eta Erabiltzaile Esperientziaren Laborategia: gizakia ardatz, sistema adimendunekin interakzio naturala eta arina

    Laboratorio de factores humanos y experiencia de usuario en TECNALIA. Un hombre enfrentado a una imagen holográfica

    Laborategi honetan, giza portaera eta erabiltzailearen esperientzia ikertzen ditugu; zenbait sentsore fisiologiko eta monitorizazio-teknologia erabiltzen ditu horretarako.

    Helburua da enpresei laguntzea langilearen gaikuntza hobetzen eta optimizatzen, efizienteagoa izan dadin eta lanpostuan haren ongizatea hobetu dadin.

    Laborategiaren kokalekua

    Gizakia eta makina hibridatzea, ekoizpenaren efizientzia eta laneko ongizatea hobetzeko

    Laborategiak gizakia eta teknologia digitalak ditu ardatz, eta, oro har, langileari zeregin konplexuetan modu efiziente eta arinean laguntza eman diezaioketen interakzio-moduak barnebiltzen ditu: errealitate mistoko / errealitate areagotuko sistemak, interakzio naturala, wearableak, ergonomia digitala, gamifikazioa eta lanpostu konektatua. 

    Laborategian egiten ditugun ekintza ugarien artean, langilearen portaera-modeloak baliozkotzea nabarmentzen dugu. Modelo horien bidez ahalbidetzen da 5.0 industriako sistema adimendunen funtzionamendua pertsonaren egoera fisiko, kognitibo eta psikologikora egokitzea. Horrek enpresei aukera ematen die langileen efizientzia eta ongizatea hobetzeko, bai eta erakundearen lehiakortasuna ere. 

    Laborategiko jarduerari berriz helduz, honako hauen zerbitzuan jartzen dugu gure trebetasuna: 

    • Gizakiaren eta makinaren arteko interakzioa hobetzea, naturalagoa, intuitiboagoa eta inklusiboagoa izan dadin. 
    • Langileen ikaskuntza-kurba laburtzea, sistema adimendunak maneiatzeko eta haiekin interakzioan aritzeko. 
    • Honako hauek neurtzen dituzten gailuak ekipatzea: seinale psikofisiologikoak (EEG, garun-uhinak; izerditzea, GSR; pultsua ingurune erreal eta birtualean eta beste), begiradaren jarraipena, aurpegi-detekzioa eta gorputz-jarrera (RGB kameren bidez), eta gorputz-tenperatura (kamera termalen bidez).

    Modu objektiboan eta denbora errealean neur eta detekta dezakegu pertsona baten egoera sistema adimendun batekin interakzioan ari denean edo mundu errealeko edo birtualeko estimulu bat hautematen duenean. 

    • Sistema digitalen eta giza sistemen arteko interakzioa eta lankidetza hobetzea eta pertsonalizatzea, bai ingurune errealean, bai murgiltze-ingurunean, seinale psikofisiologikoen edo irudiaren/ahotsaren bidez. 
    • Sistema digital industrialen erabilgarritasuna pertsonaren egoera fisiko, kognitibo eta psikologikora egokitzea, eta hura hobetzea. 
    • Diseinatutako produktu eta zerbitzuekiko erabiltzaileak duen onarpena ebaluatzea. 

    TECNALIAn plataforma berezi bat eskaintzen dugu gizakiaren eta makinaren arteko interakzioa hobetzeko

    Seinale psikofisiologikoak eta irudiak/bideoak eskuratzeko, sinkronizatzeko eta aztertzeko, HF-Engine plataforma dugu; hartan integratuta daude zenbait hornitzailerengandik datozen gailuak/sentsoreak. Plataforma hori gai da seinaleen prozesamendu eta analisi guztia modu asinkronoan nahiz denbora errealean egiteko, eta, horretarako, sailkatzaileak erabiltzen ditu, zenbait giza faktoreri dagozkienak. Adibidez, konfiantza robotika kolaboratiboan, gainkarga kognitiboa, estresa eta egoera afektiboak. Lortzen den analisiak informazio garrantzitsua eskaintzen dio industriari, horri esker gizakiaren eta makinaren arteko interakzio-sistemak eta lan-ongizatea hobetzeko. 

    • HF-Engine-ren hileko/urteko lizentzia eskaintzen dugu, bezeroak giza faktoreen detekzioa egin dezan —gizakiaren eta sistema aurreratuen arteko interakzioa hobetzeko behar diren giza faktoreak—.  
    • Giza faktoreak detektatzeko behar den hardwarea eta softwarea ere ematen ditugu, giza faktoreen detekzioa egiteko —gizakiaren eta sistema aurreratuen arteko interakzioa hobetzeko behar diren giza faktoreak— (gizabanako-kopuruan oinarrituta). 
    • Azkenik, beste giza faktore batzuk ikertzeko aktiboa eskaintzen dugu. 

    Nori lagundu diezaiokegu?

    • Beren eragiketak gizakiaren eta makinaren arteko interakzioan oinarritzen dituzten ETEak eta enpresa handiak, hala nola manufakturako, logistikako, osasuneko, telekomunikazioetako eta kulturako enpresak, eta pertsona batek kanpoko estimuluak jasotzen dituenean haren egoera ezagutu nahi duen edozein enpresa.
    • Gaikuntza eta prestakuntza hobetu eta optimizatu nahi duten 5.0 industriako enpresak eta erakundeak, hala nola manufakturako, logistikako, eraikuntzako, ingeniaritzako eta teknologiako enpresak.