Goi-tentsioko lurpeko eta urpeko kableak zerbitzuan jarri aurretik in situ saiakuntzak egiteko laborategia.
Saiakuntzak bukatutako instalazioan egiten dira, hura sarera konektatu eta zerbitzuan jarri aurretik, kablea eta haren osagarriak egoera onean daudela egiaztatzeko eta baldintza izendatuetan behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko.
Kokapena
Deskribapena
In situ saiakuntzek barne hartzen dituzte behe-tentsioko neurketak eta egiaztapenak (eroalearen eta pantailaren erresistentzia, lineako inpedantziak, kapazitatea, lur-konexioa egiaztatzea) eta goi-tentsioko probak, zeinek estalduraren isolamenduari eta kablearen isolamendu nagusiari eragiten baitiote.
Azken talde horretan sartzen dira delta tangentearen eta deskarga partzialen neurketa eta jasandako tentsioaren saiakuntza.
Kableari tentsioa aplikatzeko, WRV 260/80 sistema erresonatzailea erabiltzen da. Deskarga partzialen neurketa da saiakuntzarik kritikoena, neurketen ezagutza eta esperientzia handia eskatzen baititu metodologia ezartzeko eta neurketak behar bezala interpretatzeko, nola laborategian, hala tokian bertan.
Saiakuntzak azpiestazioetako, garraio-lineetako eta zentral sortzaileen eta instalazio industrialen hustubideetako kableetan egiten dira, besteak beste.
15 urtetik gorako esperientzia dugu jarduera horretan, eta 700 zirkuitu trifasikotan baino gehiagotan egin ditugu saiakuntzak Portugalen, Espainian, Frantzian, Italian, Austrian, Holandan, Alemanian, Polonian eta Kolonbian.
Nori zuzendua
- Elektrizitate-konpainiak.
- Instalazio industrialak.
- Kable-fabrikatzaileak.
- Ingeniaritzak eta instalatzaileak.
Erlazionatutako laborategi-zerbitzuak

Akreditazioak eta aintzatespenak

Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)

Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia

Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia

Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia

LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia

IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia