Azpiegitura

    Ibilgailuetarako trakzio-kontroleko ECUen simulazio-plataformak

    Plataformas de simulación de ecus de control de tracción para vehículos

    Automobilgintzaren sektoreko kontrol-sistema erabakigarriak denbora errealean baliozkotzeko ingurune birtuala.

    Garapen- eta baliozkotze-denborak laburtzen dira, ingeniariek erabilera-kasu askotan probatzen baitituzte sistema horiek ingurune seguru eta merke batean. Ez da beharrezkoa prototipo-ibilgailuak izatea eta pertsonak eta aktibo fisikoak arriskuan jartzea.

    Deskribapena

    Simulazio-plataformak aktibo hauek ditu:

    • Dynacar
      • Ibilgailuen dinamikaren eredu zehatza, gorputz anitzeko printzipio fisikoan oinarrituta.
      • “Sentsore birtual” ugari ditu (ereduko irteerak); besteak beste, alboko eta luzetarako indar eta azelerazioak.
      • Eskuz gidatzeko eta birtualki gidatzeko (gidari automatizatua) aukera du.
      • PCan oinarritutako modelatu- eta simulazio-inguruneetan (MATLAB/Simulink) eta saiakuntza-bankuetan (Hardware-In-the-Loop sistemak) inplementatzeko aukera.
      • Google Mapseko ibilbideak inportatzeko aukera.
      • Automobilgintzako hainbat domeinutako osagaien eredu unitarioen sorta.
    • vECUcar
      • Osagai bakoitza baliozkotzeko aukera, bi mailatan birtualizatuta:
        • Osagaiaren kontrol-hardwarea bakarrik izanez gero, kontrol-logikak zuzenean hardwarean probatzeko aukera ematen du plataformak. Izan ere, komunikazio-busa emula daiteke, halako moldez non hardwareak ibilgailuan egon balitz bezala jasoko baitu informazioa.
        • Osagai fisikoa ere izanez gero, saiakuntza-banku batean sar daiteke plataforma.
      • Hutsegiteak txertatzeko aukera.
    • Datuak monitorizatu, erregistratu eta analizatzeko tresnak.

    Nori zuzendua

    • Automobilgintzako fabrikatzaileak: OEM, Tier1 eta Tier2.