Irrati-maiztasunen espektroaren babesa igorgailuetan zein hargailuetan bermatzeko probak egiteko prestatutako instalazioak dituen laborategia.

      Telekomunikazioen sektorerako zerbitzuak eskaintzen dira batez ere, eta 3G, 4G eta IoT irratia duten ekipamenduetarako ahalmen espezifikoak dituzte.

      Deskribapena

      Europako RED direktibaren araberako EE marka bermatzeko beharra duten igorgailuetan eta hargailuetan irrati-maiztasunen espektroa babesteko probak egiteko prestatuta daude gure instalazioak.

      Gure instalazioetan, saiakuntza ziurtatuetarako ganbera erdianekoiko bat dago, ezaugarri nagusi hauek dituena:

      • EMI neurketak 3 m-ra.
      • CISPR 16-1-4 araua (NSA) betetzea.
      • Bizitegi- eta industria-inguruneetarako immunitate-mailak.
      • 2 m-ko diametroko plataforma birakaria.
      • 50 Hz eta 6 GHz bitarteko maiztasun-tartea.

      Aurreziurtapen-ganbera bat ere badugu (fabrikatzaileen produktuak garatzeko aukera duena), eta Faradayren kanpai bat (saiakuntza gidatuetarako).

      Tresna hauek daude laborategian, besteak beste: oinarri-estazioen emuladoreak (2G, 3G, 4G, NB-IoT, LTE Cat.M,C-V2X) eta ZigBee, WiFi, Bluetooth, PRIME hibridoa eta Wi-Sun komunikazio-ekipamenduak.

      Nori zuzendua

      • Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak.

      Akreditazioak eta aintzatespenak

      Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
      Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
      Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
      Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
      Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
      Irrati-ekipoei (RED) buruzko 2014/53/UE Direktibarako erakunde jakinarazia, TECNALIA CERTIFICACIÓNen bidez

      Sare elektriko adimendunetarako eta garraio- eta banaketa-sareetarako saiakuntzen katalogoa (ingelesez)

      Deskargatu PDFa