Azpiegitura

Prozesu metalurgikoen instalazio pilotua: CIRMETAL

planta procesos metalurgicos de TECNALIA cirmetal, imagen de las instalaciones

CIRMETALek soluzioak eskaintzen ditu aleazio eta osagai metaliko berrien ekodiseinua eta garapena egiteko, prozesuak deskarbonizatzeko eta materialen zirkulartasuna handitzeko —metalak birziklatuz, berreskuratuz eta balorizatuz—.

Industriak gaur egun duen erronka nagusia da neutraltasun klimatikora heltzea eredu jasangarri eta erresiliente baten bitartez.

Non dago instalazio pilotua?

Irungo egoitza

CIRMETAL instalazio pilotua TECNALIAren Irungo egoitzan dago, eta bertan kokatuta daude ekipamendua eta prozesu guztiak.

CIRMETALek, hornidura-soluzioen bidez, trantsizio energetikoari aurre egiten laguntzen dizu

TECNALIAn, gure bezeroen eskura jartzen dugu prozesu metalurgikoen instalazio industrial berezi bat —bakarra estatuan eta Europan—, trantsizio ekologikorako soluzioak garatzera eta optimizatzera bideratua, lehengaien balio-katea ardatz hartuta.

Material, produktu eta prozesuetan berrikuntza egin nahi duten sektoreko enpresentzat bazkide teknologiko bereizgarri eta ezinbesteko bihurtzen gaituzte metalurgia-industriako tenperatura altuko prozesuetan espezializatutako gure langileek hogei urte baino gehiagoko esperientzian lortu duten ezagutza zabalak eta eskura dugun ekipamenduak (galdatzeko eta isurtzeko labeak, 700 kW-rainoko potentzia dutenak; plasma bidezko beroketa; galdaketa jarraituko zelula; tratamendu termiko eta termomekanikoko muflak eta labeak; irabiatze-sistemak; goi-presioko injekzioa —HPDC—; birringailuak; prentsak; errotak; bereizgailuak eta nahasgailuak).

Nola lantzen dugu metalurgia-prozesua TECNALIAn?

  • Garapenen eta ikerketen lanketa osoa egiten dugu: ideia teorikoak landu, ordenagailuan simulatu, laborategian probatu eta karakterizatu, eta, azkenik, eskala industrialeko prozesuetan, doitu eta baliozkotu.
  • Osagaien ekodiseinuko soluzioak jorratzen ditugu; aleazio metaliko optimizatu berriak garatzen ditugu, gaur egungo zerbitzu espezializatuen portaera-eskakizunetarako; prozesuen deskarbonizazioa lantzen dugu; eta materialen zirkulartasuna areagotzen dugu, metalak birziklatuz, berreskuratuz eta balorizatuz.
  • Gure helburua da metalurgiaren industria-ekosistemari laguntzea trantsizio ekologikoko eta lehengaien erabilera jasangarriko helburuak lortzen, horretarako fabrikazio- eta negozio-eredu lehiakorrak, jasangarriak eta erresilienteak garatuz.
  • Balio-kate osoa hartzen duen ikuspegi holistiko batekin ari gara lanean, eta arreta berezia jartzen diogu ekonomia zirkularrari.

Nori lagundu diezaiokegu?

  • Metalurgiaren sektorea
  • Aleazio metalikoen ekoizleak eta prozesatzaileak
  • Galdatzaileak
  • Osagai metalikoen fabrikatzaileak
  • Fintzaileak
  • Birziklatzaileak
  • Hondakinen kudeatzaileak eta tratamendugileak
  • Labeen eta ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak

Zergatik gara behar duzun bazkide teknologikoa?

Zure erakundeak hauetan interesa badu:

  • Aleazioak (eko)diseinatzea eta garatzea, aplikazio berrietara edo fabrikazio-prozesu berrietara egokitutako propietate espezifikoak izan ditzaten.
  • Produktuen osagaietako material kritikoak ordezkatzea.
  • Osagai metalikoak (eko)diseinatzea, zerbitzu-baldintzak eta fabrikazio-prozesua modu konbinatuan kontuan hartuta, produktuei arintasuna eta jasangarritasuna emateko, betiere aldi berean diseinu-askatasuna emanda.
  • Tenperatura altuko prozesu industrialak deskarbonizatzea, beroketa-sistemak elektrifikatuz (indukzioa, potentzia handiko plasma termikoa —HTPT—, mikrouhin-labea, etab.).
  • Instalazio pilotuko proben bidez, jatorri berriztagarriko erregai gisa hidrogenoa, sintesi-gasa eta bioikatzak industrian erabiltzeko aukerak aztertzea.
  • Fabrikazio-prozesuetan lehengai gisa erabiltzen den material birziklatuaren proportzioa handitzea, baina fabrikatutako osagaiaren kalitatea eta prestazioak murriztu gabe.
  • Balio-bizitzaren amaierara (EoL) iristen diren osagaietatik, azpiproduktuetatik eta industria-hondakinetatik balio handiko metalak birziklatzea eta berreskuratzea.
  • Tenperatura altuko fabrikazio-prozesuen efizientzia eta produktibitatea optimizatzea eta handitzea
  • Kostuak murrizteko edo kalitate-ratioak handitzeko, prozesuetako eragiketak digitalizatzea, konektatzea eta automatizatzea.

CIRMETALen gune espezifiko batean, gainera, industriaren deskarbonizaziora bideratuta dauden jatorri berriztagarriko alternatiba berriek — hidrogenoa, sintesi-gasa, bioikatzak— industrian duten erabilera aztertzen dugu.

Jarri TECNALIArekin harremanetan.

Berrikuntzari lotutako zure arazoak edo premiak entzuteko irrikan gaude, bai eta, zurekin lankidetza estuan, irtenbide jasangarriak eta lehiakorrak garatzeko ere.