Berria

      Adimen turistikoko sistemen aldeko apustua

      2020ko otsailaren 25a

      Adimen turistikoko sistemen e-booka

      2016. urteaz geroztik, urtero, sektore turistikoarentzat lan egiten dugun zentro teknologikook lantalde gisa egiten dugu lan, sinergiak eta ekimenak bateratuz, THINKTUR Turismoaren Plataforma Teknologikoaren bitartez; elkarlan horren emaitza dira sektorearen joera teknologikoei buruzko dokumentuak.

      2020ko ebook-erako hautatutako gaia hau da: Adimen Turistikoko Sistema (ATS). Dokumentuan zehar, helmuga turistikoei eta enpresei aplikatuta adimen turistikoko sistemak definitu, garatu eta abian jartzeak zer aukera sortzen dituen azaldu dute zentro teknologikoek; askotariko helburuekin erabil daitezke sistemok: bezeroa ezagutzeko, eskaria iragartzeko, produktu berriak garatzeko, merkatu-hobiak bilatzeko eta abar. Dokumentuan, estatuko eta nazioarteko arrakasta-kasuak azaldu dituzte, lagungarri izango direlakoan beste leku batzuetan horrelako sistemak martxan jartzeko.

      Horretaz gain, turistaren bidaia-zikloan (customer journey) eragin handienazer teknologiak izango duten aztertu dute. Bukaeran, atal bat gehitu dute, ranking gisa, teknologia horiek bidaia-zikloko etapa batzuetan zenbateko garrantzia duten azaltzeko.

      TECNALIAk parte hartu du ebookean, SEGITTUR, Invat·tur, ITREM – Murtziako Eskualdeko Turismo Institutua, Eurecat, Turistec eta ITH erakundeekin batera.

      Hemen duzue “Adimen turistikoko sistema”  e-booka, osorik.

      Thinkturri buruz

      Turismoaren Plataforma Teknologikoa - Thinktur foro bat da, non erabiltzaileek teknologiaren eta berrikuntzaren aplikazioari buruzko informazioa eta ezagutzak partekatzen baitituzte, turismo-sektorearen arazo erreal eta zehatzak konpontzeko. Turismo-enpresen eta -helmugen ekosistema bat sustatzen du, sektoreko hornitzaileekin eta ikerketa-erakundeekin batera, turismo-sektorearen lehiakortasuna sustatzeko, teknologia, berrikuntza eta jasangarritasuna hedatuz eta ezarriz.

      ITHri buruz

      ITH berrikuntza-zentroa, berriz, aurrerapen teknologikoek industria turistikoaren arloko enpresarientzat dakartzaten erronkei hotelen sektoreak emandako erantzuna da.

      Duela 15 urte sortu zen, eta Confederación Española de Hoteles y Alojamientos Turísticos (CEHAT) konfederazioari atxikia dago. CEHATen xedea da teknologia eta kudeaketa-sistema berrien erabilera sustatzea, hotelen industria eta, oro har, industria turistikoa lehiakorragoa, errentagarriagoa, kalitatekoa, efizientea eta jasangarria izan dadin.