"Solar Earthek bat egin du TECNALIAren bazkide-ekosistemarekin"
Akordio bat sinatu dugu Solar Earth enpresa espainiarrarekin, eta elkarrekin garatuko, baliozkotuko eta ezarriko ditugu belaunaldi berriko teknologiak efizientzia energetikoan, hidrogeno berdean, Power-to-X sistemetan eta eraikuntza jasangarrian.
Solar Earthek ere bat egin du TECNALIAren bazkide-ekosistemarekin. Hala, indartu egiten du trantsizio energetikoan agente teknologiko gisa duen posizionamendua, eta areagotu egiten du, berebat, merkatuari aplikatutako berrikuntza bultzatzeko gaitasuna.
- Akordioak lankidetza-esparru integral bat ezartzen du, eta uztartu egiten ditu, batetik, TECNALIAren bikaintasun zientifiko eta teknologikoa, eta, bestetik, Solar Earth konpainiaren ikuspegi estrategikoa, gaitasun industriala eta merkatu-bokazioa.
- Aliantza horrek plataforma gisa jardungo du teknologia disruptiboak garatzeko, eskalatzeko eta probatzeko, helburu gisa harturik deskarbonizazioa, elektrifikazio jasangarria, zirkulartasun energetikoa eta efizientzia hobetzea, industria-, hiri- eta energia-azpiegituretan.
SOLAR EARTH - TECNALIA lankidetzaren helburuak
- Teknologia energetiko aurreratuak garatzea eta industriara eskalatzea.
- Soluzio errealak egiazko inguruneetan baliozkotzea, ziurtatzea eta zabaltzea.
- Eredu energetiko berriak sustatzea, oinarri gisa harturik hidrogeno berdea, autokontsumo adimenduna eta zirkulartasuna.
- Sorkuntza banatuko sistemak, energia biltegiratzea eta kudeaketa adimenduna integratzea.
- Teknologia ehun produktibo eta sozialera transferitzeko prozesua azeleratzea.
- Proiektu enblematiko nazionalak eta nazioartekoak sustatzea eraikingintzaren, industriaren eta mugikortasun jasangarriaren arloan.
Aliantza horri esker, elkarrekin indartu dugu berrikuntza teknologikoarekin dugun konpromisoa, eredu energetiko jasangarriago, efizienteago eta erresilienteago baterantz eraldatzeko motor gisa.
