Berria

Artikulu onenaren saria jaso dugu HEPHAESTUS ekimenagatik: eraikuntzaren esparruan soluzio berriak sortzera bideratua dago

2020ko azaroaren 5a

Artikulua gai bera jorratzen zuten beste 230 artikulurekin lehiatu da, Japoniako ISARC 2020 biltzarrean

TECNALIAk koordinatu duen Hephaestus ekimenak (Highly automatEd PHysical Achievements and PerformancES using cable roboTs Unique Systems) eraikuntzaren esparruan soluzio berriak sortzea du helburu; zehazki, fatxadekin eta eraikineko elementu hori instalatzeko edo mantentze-lanak egiteko zereginekin lotuta dauden soluzioak.

Saritu duten artikulua prestatzeko, ("A Cable Driven Parallel Robot with a Modular End Effector for the installation of curtain Curtain wall Modules"), Municheko Unibertsitateak egin ditu zuzendaritza-lanak, zeina proiektuaren bazkideetako bat baita. Saria bide telematikoz eman ziguten urriaren 29an, ostegunean. ISARC 2020 biltzarra (37th international symposium on Automation and Robotics in Construction) KITAKYUSYU KOKURAn egin zen (Japonia), urriaren 27tik 29ra bitarte.

Hephaestusen bidez, fatxadak instalatzeko eta hien mantentze-lanak egiteko eraikuntza-prozesuaren automatizazioa hobetu nahi da. Halaber, helburuetako beste bat robotika eraikuntzaren munduan txertatzea da, amaierako produktuen kalitatea handitzeko, bizkorrago instalatzeko, eta horrelako sistemak instalatzeak dakartzan arriskuak murrizteko.

Eraikuntzaren esparrua bultzatu eta sendotu nahi dugu Europan, eta robotikaren industria sektore horretan posizionatu, digitalizazio- eta automatizazio-prozesu berrietan aktore garrantzitsua izango delakoan baikaude.

Teknologia robotikoa

Robot kabledun berri bat garatu dugu, eta, hura erabiliz, karga bat espazioan posizionatu eta orienta daiteke, robotaren zortzi kableak era sinkronizatuan kontrolatuz. Robotikako teknologia hori apropos-aproposa da lan-eremu handietan jarduteko, hala bertikalean, fatxaden kasuan bezala, nola horizontalean, industria-plantetan izan ditzakeen aplikazio ugarietan.

Robot kableduna erabiliz, batetik, piezak (fatxaden panelak, esate baterako) kontrol osoz, zehaztasunez eta modu seguruan ibil ditzakete; eta, bestetik, prozesuak automatiza ditzakete lan-eremu handietan (adibidez, fatxaden panelen euskarriak era automatikoan ipintzea).

Informazio gehiago

Proiektua Europar Batasuneko zenbait herrialdetako bederatzi bazkidek osatzen dute. Gaur egun, azken probak egiten ari dira proiektuaren erakusleetako batean, ACCIONAk Noblejasen (Toledo) dituen instalazioetan. Proiektua 2020ko abenduan amaituko da.