Berria

      Automatizazio industriala kable-robotikari esker

      2025ko maiatzaren 21a

      robot_cables_tecnalia

      "CRANEBOT® sistema aitzindariak kable-robotikaren bidez birdefinitzen ditu pieza handiak manipulatzeko eta mihiztatzeko prozesua"

      Barneko, kanpoko eta are itsasoko espazioetarako kable-robotika, oinplanoan espaziorik hartu gabe jarduteko

      Automatizazio industrialaren berrikuntzak jauzi kualitatiboa eman du CRANEBOT® sistema aitzindariarekin: kable-robotikaren bidez birdefinitu ditu pieza handiak manipulatzeko eta mihiztatzeko prozesuak. Azpiegitura berezi horrek malgutasuna, doitasuna, posizioaren eta errotazioaren kontrola eta karga-ahalmena konbinatzen ditu, ekoizpena efizienteagoa eta seguruagoa dela bermatzeko.

      Teknologia aurreratua merkatu zorrotz baterako

      • CRANEBOT®ek sei askatasun-gradu eskaintzen ditu posizioa eta errotazioa kontrolatzeko. Horrek kalteak izateko arriskuak minimizatzen ditu tamaina handiko piezetan, eta prozesuak optimizatzen ditu.
      • Ziklo-denborak gehienez % 75 murrizteko ahalmena eta CE marka izateak kalitatea eta araudia betetzea bermatzen du.

      Segurtasun handiagoa

      CRANEBOT® lan-eremuetan sartzeak langileen muskulu-hezurretako kalteak % 95 murriztea dakar, eta karga handiak manipulatzearekin lotutako lan-istripuak % 90 murriztea. Gainera, ergonomia hobetuak gizakiek esku hartzearen beharra ezabatzen du zeregin kritikoetan, hala nola piezak biratzean eta gidatzean.

      Moldakorra denez, atzaparrak, buruak eta manipulagailu robotikoak muntatu daitezke, eta, hala, erabilera hainbat industria-sektoretara zabaldu. CRANEBOT®ek sektorearen arreta erakarri du, baita sariak eta aintzatespenak jaso ere, hala nola artikulu onenarena Japoniako ISARC 2020 biltzarrean eta robotikako jasangarritasuneko saria 2024ko ERF biltzarrean.

      TECNALIA da teknologia horren atzean dagoen erreferentea eta erabiltzeko prest dauden soluzioak eskaintzen dituen bazkide industrializatzaile bat du, JASO. Aurreko bertsioen aldean doitasuna % 50 hobetuta, CRANEBOT®en bilakaerak mugarri bat markatzen du industria-prozesuen automatizazioan, eta manufakturaren etorkizuna eraldatzeko prest dago.