Klimari buruzko datu historikoetan, aurreikuspenetan eta proiekzioetan oinarritutako zerbitzu berriak garatzea da asmoa
Azterketa honen helburua da Copernicus programaren Klima Aldaketaren Zerbitzuak (Copernicus Climate Change Service edo C3S-k) eskainitako datuetan eta tresnetan oinarritutako zerbitzu klimatikoek baso-sektoreari eskain diezaioketena zabaltzea eta zer potentzial duen ikertzea.
Sektorearen behar eta betekizun nagusiak aztertuko ditugu, hainbat erabiltzaile eta eragilerekin lankidetza estuan: ustiapen pribatu txikietatik hasi eta basogintzaren sektoreko estatuko enpresa handietaraino. Besteak beste, arlo hauek hartzen dituzte: basoen kudeaketa, basoen genetika eta leheneratzea, hondamendien kudeaketa, izurrien kontrola eta hiriko basogintza.
Lan honen helburua neurrira egindako zerbitzu berriak garatzea da, haien erresilientzia eta klima-aldaketara egokitzeko ahalmena areagotzeko, dagoeneko eskura dauden C3S-ren datuetan oinarrituta: datu klimatiko historikoak, urtaroen araberako aurreikuspenak eta/edo epe luzeko proiekzioak.
Prozesu hori lankidetza-esparru batean egiten ari da, zeinetan Europako Baso Institutuarekin, El Cubo Verde erakundearekin eta Vizzualityrekin elkarlanean ari baikara. Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzua (Copernicus Climate Change Service - C3S) da hartzailea. Zerbitzu hori Epe Ertainerako Aurreikuspen Meteorologikoen Europako Zentroak (European Centre for Medium-Range Weather Forecaster – ECMWF) ezarri du, Europako Batzordearen ordezkari gisa jardunda.
Deskribatutako jarduerek Copernicus programari lagunduko diote datozen urteetan kliman oinarritutako zerbitzuen bilakaera definitzen, eta klima-aldaketaren erronkari aurre egiten lagunduko diote basogintzari.
Informazio gehiago
- C3Sren bilakaera zehazten lagundu nahi baduzu azterketa honen bidez, bete ezazu onlineko inkesta hau
- Sartu Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuaren “C3S datuetan oinarritutako basogintza-zerbitzuak” web-orrian (ingelesez soilik dago).
