Bergarako Laboratorium museoan “W74: boterea, arrazoia eta etorkizuna” erakusketa egin da

    2026ko maiatzaren 12a

    wolframium_materiales_extremos

    "Wolframak propietate aparta hauek ditu: gogortasun handia, muturreko erresistentzia eta fusio-puntu garaia"

    Bergarako Laboratorium museoan "W74: boterea, arrazoia eta etorkizuna" erakusketa egin da, TECNALIAren laguntzarekin

    Murgiltze-proposamen baten bidez, wolframaren balioa azpimarratzen da: wolfram elementu kimikoa Gipuzkoako herri horretan aurkitu zen 1783an, eta Euskal Herriaren ekarpen zientifikorik handienetako bat da.

    Erakusketak ibilbide historiko eta teknologiko bat eskaintzen du, eta azaltzen du nola igaro zen metal hori XVIII. mendeko aurkikuntza zientifiko bat izatetik gaur egungo industriarako eta garapen teknologikorako funtsezko material estrategikoa izatera. Wolframak propietate aparta hauek ditu: gogortasun handia, muturreko erresistentzia eta fusio-puntu garaia. Horrek funtsezko baliabide bihurtu du industriako eta teknologiako sektore askotan.

    • Bergaran inauguratutako erakusketak ikus-entzunezko baliabideak eta esperientzia interaktiboak erabiltzen ditu elementu kimiko horren garrantzi zientifiko, ekonomiko eta soziala publikoari hurbiltzeko.
    • Helburua da erakustea tokiko aurkikuntza batek inpaktu globala izan zuela eta ekarpena egin zuela historian zehar prozesu industrialak eta aurrerapen teknologikoak eraldatzen.

    Bergaran sortutako ondare zientifikoa

    Elhuyar anaiek Bergarako Errege Seminarioan wolframa aurkitu izanak zientziaren nazioarteko mapan kokatu zuen herria. Bi mende baino gehiago geroago, erakusketa honek eta haren moduko ekimenek helburu dute dibulgazio-modu berrien bidez ondare hori indartzea eta kultura zientifikoa herritarrei hurbiltzea.

    • Erakusketa iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko topagune gisa planteatzen da, eta ondare zientifikoa, ikerketa garaikidea eta datozen hamarkadetako erronka teknologikoei buruzko hausnarketa uztartzen ditu.
    • W74: boterea, arrazoia eta etorkizuna”rekin etan antzeko beste proposamen batzuekin, berretsi egiten da Bergarak zientziaren erreferentzia historiko gisa eta ezagutza eta berrikuntza zabaltzeko espazio aktibo gisa duen zeregina.

    TECNALIAk erakusketa prestatzen lagundu du, wolframaren eta haren aplikazio aurreratuen arloan duen ezagutza baliatuz.

    Gure Muturreko Materialen arloak ikerketa-ildo berriak garatzen ditu, metal hori aplikazio estrategikoetan erabiltzera bideratuak —hala nola fusio nuklearreko erreaktoreak—, bai eta tenperatura altuetarako materialak eta higadurarekiko erresistenteak garatzera ere.

    Miguel Lagos doktoreak wolframaren aplikazio berritzaile posibleen ikuspegia eman du, eta wolframaren ondare historikoa egungo eta etorkizuneko erabilera teknologikoekin uztartu du.