Berria

      Biki digitalak: gizakia ardatz industriarako

      2025ko ekainaren 9a

      Gemelos digitales Human Centric

      "Biki digitalak diseinatzeko eta ezartzeko gida bat lantzen ari gara, gizakia ardatz jarrita"

      Eraldaketa digital etiko eta jasangarria: biki digitalak ingurune industrialetan

      TECNALIA asmo handiko ekimen batean ari da lanean Finlandiako Osasun Okupazionaleko Institutuarekin (FIOH) eta OSALANekin (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) batera, biki digitalen teknologia (Digital Twins, DT) manufaktura-prozesuetan integratzeko gizakia ardatz hartuta eta diseinu seguru batekin (Safe and Sustainable by Design, SSbD).

      Ekimen horren helburua da biki digitalak ingurune industrialetan nola inplementatzen diren birdefinitzea, langileen osasuna, segurtasuna eta ongizatea lehenetsiz. Europako Batzordearentzat 5.0 industriarako behar diren bost teknologia gakoetako bat da denbora errealean prozesu fisikoak digitalki erreplikatzen dituen teknologia hau.

      Laster: publikoarentzako gida

      Emaitza nagusietako bat gida bat izango da, hainbat hizkuntzatan deskargatu daitekeena; gomendio praktikoak eskainiko ditu garatzaileentzat, enpresentzat, lan-osasuneko arduradunentzat eta legegileentzat.

      • Industriako erabilera-kasuetan biki digitalak ezarri dituzten fabrikazio-enpresa batzuekin batera egiten ari gara gida hau.
      • Gida honek ikuspegi praktiko bat eskaintzen du jakiteko nola inplementatu daitezkeen, biki digitalen diseinuaren hasirako etapetatik, fabrikazio-sistemetara bideratuta dauden eta gizakia ardatz duten osagaiak.

      Giza kontzientzia duen teknologia

      Eraginkortasunean soilik oinarritutako aurreko ikuspegietan ez bezala, gida aitzindari honek ergonomia, etika, jasangarritasuna eta langileen parte-hartze aktiboa uztartzen ditu.

      Helburua da digitalizazioaren ondorioz sortzen ari diren arriskuak prebenitzea, eta bermatzea teknologia industrian giza rolaren osagarri dela eta ez duela hura ordezkatzen.

      Eragina Europako industrian

      Europako ekonomiaren bizkarrezurra den manufaktura-sektorean jarri da hasierako fokua. Enpresen trantsizio digital eta ekologikoa erraztu nahi da, bereziki ETEena, sektorearen % 99 baino gehiago baitira.

      Gainera, ekimen honek teknologia emergenteen estandarizazioa eta erregulazioa lagunduko du, eta Europako estrategiekin bat egingo du, hala nola 5.0 industriarekin eta materialen diseinu seguru eta jasangarriarekin.