Berria

Bilbon batzartu da G20-ren enpresa-taldea, Euskadik Industria 4.0n duen esperientzia ezagutzeko

2018ko martxoaren 12a

“B20: Ekonomia Digitala eta Industria 4.0” ekitaldia egin da gaur Guggenheim Museoan

"B20: Ekonomia Digitala eta Industria 4.0" ekitaldia egin du gaur, Bilbon, Business 20-k (B20), G20-ko herrialdeekin lotura duen enpresa-taldeak alegia. Foro berezi horretan elkartu dira B20rekin harremanetan diharduten hemengo eta nazioarteko sektore pribatu eta publikoko erreferentzia nagusiak, ekonomia digitala eta Industria 4.0z hitz egitera eta eztabaidatzera, eta Euskadi izan dute enpresentzako arrakasta- eta estrategia-adibide. B20-k Ekonomia Digitalaren eta Industria 4.0ren alorrean bazkide aditu hautatu berri duen TECNALIAk antolatu du ekitaldia. Guggenheim Museoan izan da saioa, eta 300 bat euskal enpresatako ordezkariak bildu ditu.

Ekitaldia hasi aurretik, elkarrekin jardun dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua; TECNALIAko lehendakaria, Emiliano López Atxurra; TECNALIAko zuzendari nagusia, Iñaki San Sebastián; B20-ren Ekonomia Digital eta Industria 4.0ko gidaritza-taldea, Carolina Castro ordezkari nagusia buru zutela, eta zenbait enpresatako ordezkariak (CAF, Gestamp, Petronor eta Siemens, besteak beste).

Argazki-albuma

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz