"Industriak 2027rako nahitaezkoa izango den Europako esparru erregulatzaile berri baterako prestatu behar du"
CYBER RESILIENCE ACT (CRA): Zibersegurtasunari buruzko 2024/2847 Europako Erregelamenduak ekipo industrialen fabrikazioari lotutako ehun profesional inguru bildu zituen
TECNALIAko zuzendari nagusi Jesús Valerok, eta CERTINALIAko zuzendari nagusi Carlos Nazabalek eman zioten hasiera maiatzaren 26anBilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldi honi.
Industriak 2027rako nahitaezkoa izango den Europako esparru erregulatzaile berri baterako prestatzeko duen premia azpimarratu zuen Jesusek.
- CERTINALIAko Zibersegurtasuneko arduradun tekniko Ion Marquések adierazi zuen CRAk produktuaren bizi-ziklo osoan trazabilitatea, ikuskapen aktiboa eta etengabeko arau-gordetzea bermatzera behartzen dituela fabrikatzaileak.
- Ondoren, TECNALIAko Zibersegurtasunaren ebaluazioaren arduradun Mikel Vergarak nabarmendu zuen "CRA estandarrekin (hala nola, IEC 62443rekin) lerrokatzeak diseinuen segurtasuna ebidentzia egiaztagarrien bidez frogatzea ahalbidetuko" duela.
INGETEAMen arrakasta kasua
Jardunaldiaren mugarri handienetako bat INGETEAMen arrakasta kasua aurkeztea izan zen. Horretarako, Aitz Amezaga eta Mario Elvira aritu ziren ordezkari gisa, Mikel Badiolarekin (CERTINALIA) batera:
- IEC 62443‑4‑1 eta IEC 62443‑4‑2k produktu industrialetan duten erabilera praktikoa xehatu zuten.
- CERTINALIAk akreditatutako lehenengo IEC 62443‑4‑1 eta 4‑2 ziurtagiri ak eman zizkion INGETEAMi, eta hala, enpresa erreferente gisa finkatu zen zibersegurtasun industrialean.
Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru batean parte hartu zuten Imanol Garcíak (INGETEAM), Jon Arreguik (Cluster AFM), Guillermo Unamunok (SPRI) eta María Penillak (ZIUR). Bertan, CRA eta IEC 62443ek hainbat sektoretan (besteak beste, energiarenean, fabrikazio aurreratuarenean, automatizazioarenean eta smart infrastructuresenean) duten erabilera aztertu zuten.
Guztiak bat etorri ziren honetan: erakunde jakinarazien, zentro teknologikoen eta fabrikatzaileen arteko lankidetza funtsezkoa izango da Europako esparru erregulatzaileari behar bezala aurre egiteko.
