Berria

Datuak deskarbonizatzeko estrategiak Gaia-X Magazinen

2023ko abenduaren 28a
descarbonizacion_de_datos.

"Datuen deskarbonizazioa ikuspegi estrategiko bat da, datuen kudeaketak eta prozesu konputazionalek ingurumenean duten eragina aztertzen duena gero eta datu gehiago sortzen diren testuinguruan"

Gure lankide José Antonio Chica, Enrique Areizaga eta Jesús M. Santamaríak artikulu oso interesgarri bat idatzi dute datuen deskarbonizazioari buruz, Gaia-X Magazinen azken zenbakian.

Datuak "petrolio berria" dira; aktibo baliotsuak dira datozen urteetan sortuko diren eta indarra hartuko duten produktu eta zerbitzuetarako. Datuen prozesamendu adimenduna menderatzen dutenek nabarmen kontrolatuko dute merkatua, eta berek markatuko dute etorkizuna, non testuingurua gero eta konektatuagoa, automatizatuagoa eta konplexuagoa izango baita. «Karbono-aztarna digitala» munduko emisio guztien % 2 zen 2015ean, eta 2020an, % 4.

Kopuru horiek digitalizazioari esker aurreztutako emisioenak baino txikiagoak dira, baina hazten jarraitzen dute. Gaur egungo erritmoan, portzentajea % 8,5era igo liteke 2025ean, eta % 14ra 2040an.

Datuen deskarbonizazioa

Datuen deskarbonizazioa ikuspegi estrategiko bat da, datuen kudeaketak eta prozesu konputazionalek ingurumenean duten eragina aztertzen duena gero eta datu gehiago sortzen diren testuinguruan. Hurrengo belaunaldiko hodeirako Europako ibilbide-orri teknologiko industrialak nabarmentzen duenez, 2025erako munduak 175 zettabyte datu sortuko ditu.

Hodeirako eta edge computingerako datu-plataformek datuetarako nahiz gaitasun konputazionaletarako irispide erraza bermatu behar dute. Nolanahi ere, egungo erronka baliabide gutxi izatea da, kudeaketa-estrategia egokirik ez izatea azpiegiturak hodeian duen ingurumen-inpaktua arintzeko.

Gaia-X

Gaia-X enpresentzat eta herritarrentzat datu-azpiegitura seguru eta federatua eraiki nahi duen ekimen iraultzaile bihurtu da. Bere helburua erakundeek eta pertsonek beren datuak modu kontrolatuan partekatzea eta uneoro haien gaineko subiranotasuna mantentzea da. Hori lortzeko, Gaia-X ekimenak estandar komun batean (Gaia-X estandarrean) oinarritutako arkitektura deszentralizatua proposatzen du.

TECNALIAk ordezkaritza garrantzitsua du Gaia-Xn, gure lankide Jesús M. Santamaria Zuzendaritza Batzordeko kidea eta teknologia gaitzaileen lantaldeko arduraduna baita.