“Deskargatu gure e-booka, zeinean aztertzen baitugu konputazio kuantikoak funtsezko sektoreak —hala nola industria eta osasungintza— eraldatzeko duen ahalmena”
Teknologia kuantikoei buruzko e-book horrek egungo egoeraren diagnostikoa jasotzen du, eta ekarpen bat egiten du teknologia kuantikoen esparruan hautemandako aukerei buruz eta teknologia horiek funtsezko sektoreetan duten eragin estrategikoari buruz.
Historikoki, EBk astiro eta pixkanaka txertatu ditu teknologia aurreratuak, hala nola adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa. Orain arte, egiturazko zenbait faktorek EB atzean geratzea eragin izan dute, haren posizionamendua oztopatzen baitzuten: araudi bateratu gabeak, I+G+Bko inbertsio txikiak eta estrategia komunik ezak.
Bitartean, beste potentzia batzuek, hala nola Txinak edo AEBk, teknologia aurreratu horietan baliabideak inbertitzearen aldeko apustua egiten zuten. Hala, datuak gogorrak dira: AAren eredu funtzionalen % 70 AEBn garatu dira 2017tik, eta konputazio kuantikoan maila globalean gehien inbertitzen duten 10 enpresetatik bost estatubatuarrak dira, lau txinatarrak eta bat ere ez EBkoa.
Hala ere, erronka orotan aurkitu daiteke aukera bat; hala, teknologia disruptibo digitalen belaunaldi berri baten sorrera ikusten ari gara. "Bigarren iraultza kuantikoa" deritzona da. Lehenengoan, duela ia 100 urtekoan, gaur egun Eraldaketa Digitala deitzen dugunaren oinarri teorikoak sortu ziren. Eta TECNALIAn aurrea hartzen diegu erronkei, horrelako aukerak detektatzeko eta errealitate bihurtzeko.
Orain al da teknologia kuantikoak iraultzeko unea?
Produktibitaterako eta lehiakortasunerako duten garrantziaz gain, teknologia kuantikoak zutabe estrategikoa dira subiranotasun teknologikoa bermatzeko. Haren garapenak zuzeneko inplikazioak ditu XXI. mendeko nazioen segurtasunean, defentsan eta autonomian. Egungo gatazka-testuinguruan, funtsezkoa izango da iraultza hori menderatzea, balio-kate globaletan kokatzeko eta etorkizun oparoa bermatzeko Europan eta haren eskualdeetan.
Nahiz eta oraindik hastapenetan egon, teknologia horiek beren baliokide klasikoak nabarmen gaindituko dituztelako uste osoa dago. Epe laburrean, eragina handitzen joango da, baina epe luzera funtsezko sektoreak sakon eraldatzeko potentziala dute.
Orduan, zergatik deskargatu beharko zenuke e-book hau, eta nola lortu dezakezu?
- Teknologia kuantikoak benetako aktibo estrategikotzat ditugulako eta, ondorioz, haien arlo eta aplikazio nagusiak zehazten ditugulako, bai eta balio-katean duten eragina ere.
- Arau- eta ekonomia-esparru jakin batean kokatzen ditugulako eta haren eragile nagusiak aztertzen ditugulako.
- Herrialde askotako politika publikoak eta estrategiak aztertzen ditugulako eta erauzi ditugun datuek harritu egingo zaituztelako.
- Espainiaren kasua kapitulu oso batean jorratzen dugulako.
- Eta, besteak beste, aukera kuantikoa aprobetxatzeko bidean gako estrategikoak markatzen dizkizugulako.
Deskargatzeko, egin klik hemen: "Teknologia kuantikoei buruzko eta funtsezko sektoreak eraldatzeko potentzialari buruzko e-booka”.
Zenbait arrazoi ditugu dokumentua deskargatzera gonbidatzeko. Bat aukeratu edo denak onartu!