Berria

    E-book berri bat atera dugu AAk dituen ahalmena eta erronkak azaltzeko

    2025ko abuztuaren 6a

    Ebook: la IA transformadora como catalizadora del cambio global (63 crt)

    "E-book: Definitu al dezake AA eraldatzaileak gure zibilizazioaren aro berri bat?"

    Dokumentua balio handiko lana da, eta gogoeta bat proposatzen du: gai izango al da AA eraldatzailea aurrerapen-aro berri bat bultzatzeko? Edo, aitzitik, lehendik dauden desberdintasunak areagotuko al ditu?

    Adimen Artifiziala berrikuntza teknologiko bat baino askoz gehiago da: indar eraldatzailea da, eta jarduera-sektore ugari eta gizarte osoa birdefinitzeko ahalmena du. Datuek balio kalkulaezina hartu duten mundu honetan, AAk informazio hori lehen imajinaezinak ziren soluzio eta aukera bihurtzen du.

    Baina benetan eraldatzailea dena ez da AAk egin dezakeena soilik, baizik eta sorrarazten dizkigun zalantzak eta eztabaidak: nola lor dezake AA eraldatzaileak beste aurrekari teknologiko historiko batzuen antzeko eragina lehendik dauden desberdintasunak handitu gabe? Adimen Artifizial aurreratuaren konplexutasunetara egokitutako ikuspegi etiko erabat berria hartuko al dugu?

    Zergatik da orain Adimen Artifizial eraldatzaileari buruz hitz egiteko garaia?

    Dokumentu hau AAren ibilbidearen puntu gorenean iritsi da, eta haren bidez, alderdi hauek aztertu nahi dira: aldaketa globala katalizatuko lukeen Adimen Artifizial eraldatzaile bat eskuratzeko estrategiak eta metodologiak eta helburu horiek lortzea ezinezkoa egin lezaketen oztopoak.

    Testuinguru honetan, oso zaila da aldaketei aurrea hartzea eta aukerak hautematea. TECNALIAn, irtenbide teknologikoak garatzen ditugu, AAk bere onena eman dezan.

    Aldaketei aurrea hartzeko gure jarrera motorra bada, talentua gasolina da: aukeren garapena eta soluzio teknologikoak ez dituzte algoritmoek idazten, baizik eta haiek gidatzen dituzten giza ezagutzek. Eta horretan datza benetako ahalmen eraldatzailea.

    Nola lor dezakezu E-booka eta zer eztabaida-gai topatuko dituzu?

    Dokumentua eskuratzeko, orrialde honetan dagoen inprimakian sartu behar duzu: "Ebook: Definitu al dezake AA eraldatzaileak gure zibilizazioaren aro berri bat?".

    Gaur egungo bertsioa ingelesez dago.

    Bertan gai hauek topatuko dituzu:

    • Lor al dezake AA eraldatzaileak beste aurrekari teknologiko historiko batzuen antzeko eragina?
    • Zer erronka sozial, tekniko eta normatibo landu behar dira Adimen Artifiziala aldaketa globalaren katalizatzaile bihurtu dadin?
    • Eraman al dezake AAk gizartea aurrerapen-aro berri batera? Ala, aitzitik, dauden desberdintasunak areagotu al ditzake?
    • … eta askoz ere eduki gehiago, Adimen Artifizialaren orainari eta etorkizunari buruz hausnartzera gonbidatuko zaituztena.

    TECNALIAtik soluzio teknologikoak eskaini nahi dizkizugu, zure enpresari “bidea hemendik da” esan diezaioketenak.