Berria

    Eguzki-energia ibilgailuetan integratu dugu

    2019ko azaroaren 19a

    Eguzki-energia bidezko mugikortasuna, trantsizio energetiko efizientea egiteko

    Solar Power Europe eguzki-energiaren arloko Europako elkarte nagusiak garraioaren sektorean eguzki-energia integratzeari buruzko txosten bat argitaratu du. Mugikortasun garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko ikuspegi berriak zabaltzea bultzatu dute, eta TECNALIAk parte hartu du txostena prestatzen.

    Putting solar in the driver's seat: Solar Mobility report da txostenaren izena, eta eguzki-energia bidezko mugikortasuneko zenbait eredu jasotzen ditu; Europako eta munduko esperientzia aitzindarien bidez erakusten dira, azterketa-kasu zehatzekin.

    Azterlanean, eguzki-energia bidezko mugikortasuneko hiru eredu nabarmentzen dira: eguzki-energia bidez elikatutako mugikortasuna, ibilgailu elektrikoen eguzki-energia bidezko kargatze adimentsua eta energia fotovoltaikoa integratua duten ibilgailuak.

    Mugikortasun adimenduneko estrategiek, zeinek eguzki-energia sartzea eta hedatzea aurreikusten baitute, energia-hornidura eskuragarriagoa eta fidagarriagoa eskatzen dute, ibilgailu elektrikoaren sareko integrazioa optimizatzen dute, eta, azken batean, negozio-aukera berriak sortzen dituzte eguzki-prosumitzaileentzat, ibilgailu elektrikoen jabeentzat eta kargaguneen operadoreentzat.

    Eguzki-energia bidezko mugikortasunari esker, asko murriztuko dira CO2-emisioak garraio-sektorean (Europako CO2-emisioen % 25 eragiten du sektore horrek), eta airearen kalitatea hobetu egingo da, bai kutsadurari dagokionez, bai zaratari dagokionez.

    Argibide gehiago

    Eguzki-energia bidezko mugikortasunaren txostena deskargatzea