Berria

    Eguzki-energiaren Europako industriak 500.000 lanpostu inguru sor litzake 2030erako

    2020ko martxoaren 16a

    Eguzki-energiaren inguruko elkarte eta ikerketa-zentro nagusiak elkartu egin dira, energia-trantsizioa eraginkorra izan dadin sustatzeko

    Hamahiru herrialdetako eguzki-energiaren inguruko elkarteek eta Europako zortzi ikerketa-zentro nagusik hitzarmen bat sinatu dute, Europako Batzordeak babestuta, eguzki-energia sustatzeko estrategia bat garatzeko. Estrategia horren helburua da trantsizio klimatikoa eta energetikoa arrakastaz egin dadin sustatzea, Europako Batzordeak A Clean Planet for All goiburuarekin ezarritako helburuak bete ahal izateko.

    Sinatutako dokumentuan jasotzen da, besteak beste, eguzki-energiak paper garrantzitsua duela energia berriztagarrien sorkuntzan eta banaketan, eta ahalmen handia duela, halaber, hidrogeno berriztagarria sortzeko, zeina beharrezkoa baita aldatzeko zailenak diren sektoreak deskarbonizatzeko.

    Europa buru da energia fotovoltaikoaren alorreko berrikuntzan; eguzki-energiaren Europako industriak 500.000 lanpostu inguru sor litzake 2030erako. Energia ikatzean oinarrituta sortzen duten herrialde eta eskualdeak aukera ezin hobea dira eguzki-energia hedatzeko, beren industriaren eraldaketari laguntzeko.

    Hitzarmen honetako elkarteak

    SolarPower Europe, PV Austria (Austria), EDORA (Belgika), Swissolar (Suitza), Solarniasociace (Txekia), BNE (Alemania), BSW Solar (Alemania), HELAPCO (Grezia), UNEF (Espainia), Enerplan (Frantzia), Syndicat des Energies Renouvelables (Frantzia), Italia Solare (Italia), MANAP (Hungaria), Stowarzyszeniev (Polonia), APESF (Portugal), APREN (Portugal), Solar Trade Association (Erresuma Batua), eta EUREC - Association  of the European Renewable Energy Research Centers.

    Hitzarmeneko ikerketa-zentroak

    AIT Austrian Institute of Technology, CEA INES, CSEM Swiss Center for Electronics and Microtechnology, Fraunhofer IEE, IMEC Interuniversity Microelectronics Center, PI Photovoltaik-Institut Berlin AG, TECNALIA eta WIP Renewable Energies.