Berria

    Ekipamendu elektrikoen gure laborategiari ziurtagiri zabalagoa eman dio ENACek

    2019ko urtarrilaren 21a

    Produktu eta ahalmen berriak sartu dira ziurtagirian

    UNE-EN/IEC 17025 arauaren arabera saiakuntzak egiteko laborategi gisa ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak ekipo elektrikoen gure laborategirako emandako ziurtagiriaren hedadura nabarmen zabalagoa da.

    Produktu jakin batzuen adostasun-ebaluazioen eskaerei erantzuteko eta laborategiaren saiakuntza-ahalmen berriak kontuan hartzeko zabaldu da ziurtagiriaren hedadura. Ezinbestekoa da ziurtagiria izatea adostasunaren ebaluazioak egiteko.

    ENACen ziurtagirian, produktu berri hauek sartu dira: 

    • Goi-tentsioko eta azpiestazioetako aireko lineetarako materialak: isolagailu konposatuen, zeramikazko edo beirazko isolagailuen eta burdinerien saiakuntza elektrikoak.
    • Erdi-tentsioko kable estrusionatu isolatuen osagarriak, kableetan dagoeneko egiaztagiria duten ahalmenak osatzeko.
    • Erreaktantziak, transformadoreen ahalmenak osatzeko.
    • Ibilgailu elektrikoak haririk gabe kargatzeko sistema.
    • Behe-tentsioko potentzia-kondentsadoreak. 

    Horrez gain, ziurtagirian sartuta dauden produktuen saiakuntzak egiteko gaitasunak gehitu ditugu: oliotan murgildutako banaketa-transformadoreak (upelen nekearen saiakuntza), transformadore lehorrak (ingurumen klaseko saiakuntzak eta klima klasekoak), neurketa-transformadoreak (transformadore konbinatuak, transformadore kapazitiboak, potentzia txikiko transformadore pasiboak), goi-tentsioko aparatuak, behe-tentsioko aparatuak eta segurtasun-ekipoak. Gure saiakuntza-ahalmena handitzen jarraitzen dugu hainbat alorretan: goi- eta behe-tentsioko energia-sorgailuak eta goi- eta behe-tentsioa garraiatzeko, banatzeko eta erabiltzeko ekipamenduak.

    Gure bezeroen beharretara egokitzen gara, eta aurrea hartzen diegu, beren ekipoen saiakuntzen eta adostasun-ebaluazioen eskakizunak bete ditzaten, sare-kontzeptu eta -baldintza berrien arabera (sare adimenduna, HVDC sarea, berriztagarrien presentziaren neurria, sorkuntza banatua eta mugikortasun elektrikoa).

    Ziurtagiriek aitortzen eta frogatzen dute gure zerbitzuek zer kalitate eta ahalmen duten.

    ILAC ENAC TECNALIA.