
Berria
Berria
2020ko urtarrilaren 13a
Merkatuak eskatzen du erakundeek ziklo laburragoak eta arinagoak erabiltzea produktuak eta zerbitzuak diseinatu eta garatzeko
ASELSANekin batera, ekoizpen-prozesuak optimizatzeko eta hobetzeko prozesuan murgildu gara. Zehazki, TrusTech negozio-arloko IT Prozesuen taldeak, José Arias buru duela, ASELSAN REHISi lagundu dio hobekuntza garatzen, eta bermatu du, batetik, garapen-prozesu eraginkorrak eta arinak ezartzea, erantzun-denbora azkarragoekin, eta, bestetik, CMMI eredua betetzea, jardunbide egokien nazioarteko erreferentzia-esparru gisa.
Konpainia hori munduko 100 defentsa-enpresa onenetako bat da (Defense News Top 100): konplexutasun teknologiko handiko produktuak ditu, hala nola radar-sistemak eta gerra elektronikokoak. Bere produktuak estatuko eta nazioarteko merkatuetan diseinatu eta garatzen ditu. Halaber, kalitatea bermatzeko, NATOren arauei jarraituz egiten ditu produktuak, eta nazioarteko hegazkingintzako, espazioko eta defentsako kalitate estandarrak ere betetzen ditu (CMMI eredua barne). Merkatuaren behar zorrotzek eskatzen dute erakundeek kalitate-mailari eustea eta erabat araututa dauden sektore horietan estandarrak betetzen direla ziurtatzea.
Oğuz Şener ASELSAN REHISeko lehendakariak eta Levent Alkışlar Kalitateko zuzendariak ASELSAN REHISen aldaketa-prozesuaren garrantzia nabarmendu dute, bai eta CMMI ziurtagiria lortzeak duen garrantzia ere, enpresak lan egiten duen merkatuetan oso aintzatetsia baita.