“Energia garbia ekoizteko, elektromugikortasuna sustatzeko edo industriak ingurumenean duen eragina murrizteko materialak garatzen ditugu"
Propietate bereziak dituzten materialak optimizatzen ditugu; horretarako, haien konposizioa eta mikroegitura birdiseinatzen ditugu.
TECNALIA liderra da hainbat material berritzaileren garapenean: osagai anitzeko aluminio-aleazioak; industria aeronautikorako nikel oinarriko superaleazioak; material magnetiko jasangarriagoak; eta fabrikazio aditiboaren bidez prozesatutako material zeramikoak, muturreko baldintzetan lan egiteko.
Produktu funtzional berritzaileak
Helburu hori lortzeko, lehendik zeuden materialak erabiliko ditugu, eta eraldaketarako teknologia aurreratuekin konbinatuko ditugu, hala nola laser-soldadurarekin eta fabrikazio aditiboarekin, produktu funtzional berritzaileak sortzeko. Gainera, tresna digitalak eta ereduak garatuko ditugu, eskala anitzeko karakterizazioa hobetzeko.
Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK programaren deialdiaren bidez finantzatu du Minerva proiektua.
TECNALIAk partzuergoan parte hartzen du Azterlan, UPV/EHU, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Lortek, Ceit, EIPC eta Teknikerrekin batera.