
Berria
Berria
2020ko ekainaren 22a
Gure lankide eta Neurorrehabilitazioko zuzendari Thierry Keller aukeratu du CSICek dibulgazio-lan hori egiteko, beste zientzialari batzuekin batera
“Envejeciendo en la frontera” dibulgazioko telesaila CSIC-eko Fundazio Orokorrak ekoitzi du, jakintza-arlo desberdinetatik abiatuta eremu horretan lan egiten duten zientzialari batzuen kontakizunen bidez zahartzearen fenomenoa gizarteari hurbiltzeko.
Sei dibulgazio-bideok osatzen dute telesaila. Bideo horietan, lortutako emaitzak aurkezten dituzte, emaitzok zer eragin izan duten erakusten dute, eta azaltzen dute, halaber, zer aplikagarritasun duten emaitza horiek zaharren eta, oro har, gizartearen eguneroko bizitzan.
Gure lankide eta Neurorrehabilitazioko zuzendari Thierry Keller da CSICek aukeratutako zientzialarietako bat. Argitaratutako bideoetako baten bidez, FES-HAND programan egindako ikerketaren berri ematen du. Programa horren bidez, istripu zerebrobaskularra izan duten pazienteen eskuen trebetasuna hobetzeko errehabilitaziorako soluzioak bilatzen dituzte.
Informazio gehiago