Berria

    Eraikuntzako I+B+Gn Frantzian erreferentziakoa den zentroarekin (CSTB) batera arituko gara elkarlanean, ikerketa-proiektuak garatzen

    2017ko azaroaren 28a

    Eraikinen kalitatea hobetzeko soluzio berriak lantzeko egin da hitzarmen hau

    TECNALIAk eta CSTB zentroak (eraikuntzako I+B+Gn Frantzian erreferentziakoa den zentroa) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu, eraginkortasun energetikoko eta ingurumen-errendimenduko ikerketa proiektuak egiteko elkarrekin.

    Eraikinaren kalitatea hobetzeko soluzio berriak garatzea da helburu nagusia, eta bi erakundeek eraikuntzako zenbait alorretan duten esperientzia baliatuko dute.

    Aliantza honekin, I+G+Bko proiektuak elkarrekin garatuz eta ikertzaileak eta beste mekanismo batzuk partekatuz, nabarmen hobetzen dira posizionamendu teknologikoa eta merkatukoa, eraikuntzaren abangoardiako teknologietakoa bereziki: eraginkortasun energetikoa, BIM eta zahartzea.

    Informazio gehiago: Isabel Rodriguez-Maribona Galvez