Berria

    Eraikuntzaren segurtasuna handitzen: barandekin egindako saiakuntzak eta gako diren arauak

    2025ko irailaren 11a

    ensayos y normas clave para barandillas

    "Eskarmentua dugu saiakuntzetan, estatuko eta nazioarteko araudien ezagutzan eta instalazio espezializatuetan"

    Barandak funtsezkoak dira eraikinen eta azpiegituren segurtasuna bermatzeko

    Hala ere, Europak oraindik ez du arau bateraturik betekizunak eta metodoak ezartzen dituenik. Horrenbestez, herrialde bakoitzak bere arau eta erregelamenduak aplikatzen ditu, eta, horren eraginez, fabrikatzaileek etengabe egokitu behar izaten dute, oso epe estuetan batzuetan, proiektu eta merkatu bakoitzaren berariazko eskakizunetara.

    Testuinguru horretan, TECNALIAn balio erantsia eskaintzen diogu industriari, eskarmentu handia dugulako barandekin saiakuntzak egiten, estatuko eta nazioarteko araudien ezagutza sakona dugulako eta instalazio espezializatuak ditugulako.

    Gure talde teknikoak estatuko araudi nagusiak erabiltzen ditu, eta araudi-testuinguru bakoitzera egokitutako soluzioak eskaintzen ditu, fabrikatzaileei eta sustatzaileei araudia betetzeko erraztasunak emanez. Saiakuntzak, gure laborategietan ez ezik, in situ ere egiten ditugu, proiektuek hala eskatzen dutenean.

    Espainiako erreferentziako arauak

    Espainiako merkatuaren kasuan, nahitaez bete beharreko arau eta beharkizun tekniko hauek nabarmenduko genituzke:

    • CTE DB SE-AE: baranden nahitaezko karga-beharkizuna ezartzen du. Beharkizun hori betetzen dela egiaztatzeko, kanporantz banatutako kargarekiko erresistentziaren saiakuntza egin behar da, zeina funtsezkoa baita obra berriko proiektuetan zein birgaitze-proiektuetan. TECNALIAk ENACen akreditazioa du saiakuntza hori egiteko.
    • UNE 85237, UNE 85238, UNE 85239 eta UNE 85240 arauak: arau horiek betez, fabrikatzaileek beren baranda-sistemen ebaluazio osoa lortzen dute saiakuntzen bidez, bai eta sailkapen ofiziala ere.

    Araudi-esparru horri esker, fabrikatzaileek bermatu dezakete beren sistemek segurtasun-estandar handienak betetzen dituztela, eta, horrenbestez, merkatuan bereiz daitezke eta konfiantza sortzen dute arkitekto, sustatzaile eta azken erabiltzaileengan.

    TECNALIAn industriarekin batera lan egiten dugu beharkizunei aurrea hartuz, soluzio teknikoak proposatuz eta produktuak Europako hainbat merkatutara iristea ahalbidetuz. Gure konpromisoa argia da: araudia lehiarako abantaila bihurtzea gure bezeroentzat.