Berria

    Eraikuntzaren sektoreak bilera egingo du eraikinetan eta azpiegituretan jasangarritasun-ziurtapena sustatzeko

    2018ko abenduaren 12a

    Euskadin jasangarritasunaren arloan etorkizunean izango diren aukerak aztertuko dituzte

    TECNALIAk eraikuntza-sektorearen ordezkariak bilduko ditu urtarrilaren 23an, Derion, gaur egun merkatuan dauden jasangarritasun-ziurtapenaren eskemei buruzko ikuspegiak aztertzeko. Eraikuntza jasangarrian eskema horiek duten garrantziaz ere ohartaraziko dute.

    Halaber, jardunaldi horretan, TECNALIAren eta Cerwayren arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztuko da. Hitzarmen horren helburua da Frantziako HQE-GBC aliantzaren HQE (High Quality Environmental) eskema Espainian garatzea. Bestalde, Aclima Basque Environment Cluster, Ihobe eta Visesak erakutsiko digute zer ikuspegi duten jasangarritasun-ziurtapenaren eskemen etorkizunari buruz.

    Ziurtapen-eskema batzuk ezagutzeko, Luis Cabrera CBREko Energy & Sustainability arloko burua  izango da gurekin, eta WELL ziurtapen-eskemari buruz hitz egingo digu. Alfredo Bengoa  Gasteizko Udaleko Plangintza eta Proiektuen Zerbitzuko arduradun teknikoak, bestalde, azalduko du zer esperientzia izan duen Gasteizko Kongresu Jauregiak LEED eta Passivhaus ziurtapen-eskemekin.

    Topagune bat da, eraikin eta azpiegituretara bideratutako eta Euskadiko eraikuntza-sektorearentzat berariaz pentsatutako jasangarritasun-ziurtapena sustatzeko.

    Informazio gehiago eta izen-ematea