Berria

Errepide-sareak klima-aldaketara egokitzea

2023ko otsailaren 13a
Consorcio de ICARUS en las instalaciones de TECNALIA

“Errepide-sareak klima-aldaketara hobeto egokitzea da ICARUS ekimenaren helburua”

Klima-aldaketak funtsezko sektoreetan eragingo du, hala nola azpiegituretan eta errepide-sarean

ICARUS ekimenaren helburua da klima-aldaketarako egokitzapena hobetzea errepideez arduratzen diren administrazioen erabakiak hartzeko prozesuan, eta TECNALIAk ekimen horretan hartzen du parte. Sektorearen deskarbonizazioan jartzen du arreta, NBEk 9. GJHan (“Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak”) eta 11. GJHan (“Hiri eta Komunitate Jasangarriak“) ezarritako estrategiei jarraituz.

Une honetan, erresilientzia-ebaluazioak gauzatzeko egun dauden oztopoak lantzen ari dira, oztopo horiek gainditzeko proposamenak egin ahal izateko. Egokitzapen-neurriak nola ebaluatu behar diren erakusten duten txostenak ere egingo dira. Azkenik, oraindik zehazteko dauden azterketa-kasu batzuetarako garatutakoak baliozkotuko dira.

Klima-aldaketara egokitzeko eta erresilientziarako neurriak

Urtarrilaren 23an eta 24an zenbait workshop egin ziren TECNALIAren instalazioetan, CEDRko ordezkariekin eta ICARUSeko kideekin elkarlanean.

Klima-aldaketaren ondorioetako bat muturreko fenomeno meteorologikoen intentsitatearen, iraupenaren eta maiztasunaren aldaketa da (uholdeak, bero-boladak, eta abar). Aldaketa horiek funtsezko sektoreei eragingo diete; besteak beste, errepide-sareak eta errepideek gizarteari ematen dizkioten zerbitzu-mailak aldaketa horren ondorioak jasango dituzte.

Egoera horren aurrean, beharrezkoa da klima-aldaketara egokitzeko eta haren aurrean erresilientzia izateko neurriak sartzea errepideetako administrazio nazionalen erabakietan. Administrazio guztiek erronka handi hau dute neurri horiek ezartzerakoan: kostuaren eta etekinaren eta jasangarritasunaren arteko oreka bilatzea.

TECNALIAren papera ICARUSen

Partzuergoaren buru Deltares da, eta hauek ere partzuergoko kide dira:Maple Consulting, Ramboll, RDS eta TECNALIA. ICARUSek inpaktu-bektoreekin eta azken klima-proiekzioekin bat datozen konponbide eta metodologia berriak proposatzen ditu.

TECNALIAk klima-aldaketak errepideetan eragindako inpaktuak eta arriskuak identifikatzen laguntzen du. Horretarako, arriskuen analisiak, esposizio-mapak eta zaurgarritasuna eta inpaktua kalkulatzeko metodologiak gauzatzen ditu.

Ekarpen hori guztia garrantzitsua izango da proiektuaren barruan, naturan oinarrituta dauden eta, klima-aldaketara egokitzea bermatzeaz gain, gizarteari onurak ekarriko dizkioten egokitzapen-irtenbideak proposatu ahal izateko.