Gure helburua lekale-azpiproduktuen balorizazioa lortzea da: proteinak eta zuntza erauzi, eta lehengai gisa baliatuko dira, nekazaritzan erabiltzeko bioplastikoak eta ontziratzeko materialak garatzeko. Plastikoaren industriarako lehengai jasangarriagoak eta berriztagarriagoak lortzea da gakoa.
«Lekaleen azpiproduktuei balioa emateko bideak ikertzen ari gara, plastiko biodegradagarriak lortzeko»
Landare-azpiproduktuen bidez estaldurak garatzeko Leguval ekimenean parte hartzen dugu
Landare-hondarrei balioa ematea
Lekaleak ekoizteko prozesuan, tonaka hondakin baztertzen da Europan. Horrek, elikagaien industriari kostuak eragiteaz gainera, inpaktu negatiboa du ingurumenean. Era berean, indarrean dagoen ingurumen-legeria bete beharraren ondorioz, asko areagotu da ingurumena errespetatzen duten materialen eskaera merkatuan, baita energia-iturri alternatibo berriena ere.
Ilarrak, babak, dilistak eta, oro har, lekaleak prozesatzeko industriatik eratorritako azpiproduktuak lehengai gisa ari dira erabiltzen ontziratzeko plastikoak garatzeko eta nekazaritza-aplikazioetarako.
Estrategia horrek balio erantsia emango die laboreei: azpiproduktuei erabilera berri bat emango zaie. Izan ere, animalientzako elikagai gisa edo ongarritarako baino ez dira erabiltzen gaur egun.