Berria

      Estaldura hobetuak eta jasangarriak planetarentzat

      2023ko maiatzaren 29a

      Ingeniería de superficies en TECNALIA

      “TECNALIAk PROPLANET ekimenarekin lankidetzan dihardu, zenbait industria-sektoretarako estaldura berritzaileak diseinatzeko eta optimizatzeko”

      Produktuak eta planeta babestuko dituzten estaldura optimizatuak bilatzea gero eta beharrezkoagoa da

      Estalduren merkatua etengabe ari da hazten munduan, eta substantzia kimiko arriskutsu edo kaltegarrien erabilerari buruzko araudiak gero eta zorrotzagoak dira.

      Hori dela eta, gero eta beharrezkoagoa da estaldura berritzaileak eta errendimendu handikoak bilatzea, aldi berean ingurumena babestea, segurtasun handiagoa eta balio-kate zirkularrak bermatuz, ikuspegi komertzial jasangarri batetik.

      PFAS gabeko estaldura hibridoak

      Ildo horretan, TECNALIA PROPLANET ekimenean parte hartzen ari da, zenbait industria-sektoretarako estaldura berritzaileak diseinatzeko eta optimizatzeko. Zentro teknologikoak PFAS gabeko estaldura hibridoak garatuko ditu, sol-gel teknologian oinarrituak, elikagaiak ontziratzeko makinetarako eta beiraren sektorerako.

      Elikagaiak ontziratzeko sektorea, ehungintza eta beiraren sektorea

      Elikagaiak ontziratzeko sektorerako, ehungintzarako eta beiraren sektorerako estaldura berriak garatuko dira.

      • Olio/argizarizko biopolimero erretikulatuko mikrokapsulak polisakaridoen matrizean ehunetarako. Estaldura hidrofobiko bat da, olefobikoa eta oinarri biologikoa duena.
      • Siloxanozko oinarri biologikoko estaldura hibridoa, elikagaiak ontziratzeko makinetarako, itsaspenaren eta korrosioaren aurkako propietateak dituena.
      • Siloxanozko estaldura hibridoa, mantentze gutxiko beirarako, zikinkeriaren eta islaren aurkako propietateak dituena.

      Ekonomia zirkularra eta erreplikazio-tresna

      Produktu bakoitzaren balio-katea lehengaiaren iturritik produktuen balio-bizitzaren amaierara optimizatzen da, eta, hala ekonomia zirkularra ziurtatzen. Estaldura guztiak diseinu bidezko segurtasun- eta jasangarritasun-kontzeptuetan oinarrituta daude, eta tresna konputazional matematikoekin optimizatuta; besteak beste, eredu hauekin: lehen printzipioetan oinarritutakoak, in silico, ingurumen-xedea dutenak eta jasangarritasun-ebaluaziokoak.

      Gainera, erreplikazio-jarduerek, PROPLANET erreplikazio-tresna ahaltsu baten laguntzaz (datuetan oinarritutako algoritmoetan eta helburu anitzeko optimizazioan oinarritua), estaldura berriak hainbat aplikaziotan integratzea sustatuko dute, estaldura horiek merkatura atera daitezen lagunduz, baldintza desberdinetan jardunez eta ekodiseinu-pentsamenduari jarraituz.

      Europako Batzordea

      Proiektu honek Europar Batasunaren Horizon Europe ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du 101091842 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren bidez.