"Deskargatu e-booka: etorkizun deskarbonizatu baterako joera teknologikoak"
Zeroari aurrea hartuz gero, etorkizunari aurrea hartzen diozu. Etorkizun deskarbonizatu baten alde lan egiten baitugu
Deskarbonizazioa jada ez da aukera bat; aitzitik, hura da bide bakarra jasangarritasuna, lehiakortasuna eta independentzia energetikoa bermatzeko. Hornigai fosilen krisiak agerian utzi du premiazkoa dela energia garbietaranzko eta sistema erresilienteetaranzko trantsizioa azeleratzea. Europak 2040erako isuriak % 90 murriztea ezarri du helburu gisa, 2050ean zero garbia eskuratzeko, eta subiranotasun teknologikoa duen industria berde eta erresilientera bideratutako Clean Industrial Deal ekintza-programa sustatzen du.
Energiaren Nazioarteko Agentziaren arabera, 2030erako behar diren teknologien bosten batek eta 2050erako behar direnen erdiek garapena behar dute oraindik.
Bide zorrotza da, baina aukeraz betea
Deskarbonizatzeak berekin dakar lehiakortasuna blindatzea, mendekotasuna murriztea, enplegu kualifikatua sortzea eta inbertsioa erakartzea. Zeroaren boterea bultzatzen duten palanka global handiak martxan daude jada: lidergo industrialak alderdi teknologikoaren bermea behar baitu.
2030erako landu beharreko erronka industrialen parte garrantzitsu bat faktore hauen arabera ebatzi beharko da: berrikuntza goiztiarra eta inkrementala, erakusketa- eta prototipo-proiektuen bidez eskalatua, eta sisteman integratzea.
TECNALIAn, baditugu jakintza eta ikuspegia, zero CO2-rekin lotuta daudenteknologiei dagokienez, berritu behar direnei, haien heldutasunari, erronkei eta elkarrekiko harremanari buruz. Hala, behar adinako aurrerapenarekin heldu diezaiekegu haiek teknologikoki garatzeari eta eskalatzeari. Horregatik guztiagatik, dokumentu batean laburbildu eta jaso ditugu aurrez aurre ditugun erronkak, eta 2030erako erabakigarriak diren 8 joera teknologiko aipatu ditugu, kontuan izanik produktu propioak garatzeko aukera eman diezaioketela gure industriari.
Orduan, zergatik deskargatu beharko zenuke e-book hau, eta nola lortu dezakezu?
- Deskarbonizazioaren erronkaren aurrean munduak duen egoeraren testuinguru zabal eta zehatz bat eskura izango duzulako.
- Zeroaren indarra bultzatzen ari diren 10 palankak aurkituko dituzulako.
- Modu esklusiboan eskuratu ahalko dituzulako 2030ean etorkizun deskarbonizatu baterako funtsezkoak izango diren joera teknologikoak.
- Tresna erabilgarria izango delako zure estrategia bultzatzeko eta erabakiak modu informatuan hartzeko.
Deskargatzeko, egin klik esteka honetan: “THE POWER OF ZERO. Etorkizun deskarbonizatu baterako joera teknologikoak.”
Gogoan izan: zeroari aurrea hartuz gero, etorkizunari aurrea hartzen diozu.
Eta etorkizuna… hemendik da
