Berria

      Etorkizuneko fabrika: automatizatua, konektatua eta malgua

      2025ko maiatzaren 13a

      robótica_automatización_flexible

      “Berrikuntzako adituen arabera, etorkizuneko fabrika gaur egungo fabrika da dagoeneko”

      Automatizazioa, konektagarritasuna eta malgutasuna dira industria etorkizuneko fabrikara hurbiltzeko funtsezko hiru oinarriak

      Teknologia aurrerapauso erraldoiak ematen ari den mundu honetan, industriako berrikuntzako adituek hauxe diote: “etorkizuneko fabrika gaur egungo fabrika da dagoeneko”. Hala, funtsezko hiru oinarri ari dira industria eraldatzen: automatizazioa, konektagarritasuna eta malgutasuna.

      Fabrika modernoak efizienteak izateko, automatizazioa funtsezko baldintza bihurtu da.  “Fabrika bat, automatizazio maila handirik gabe, nekez izango da eraginkorra”. Horretarako, makinek, lanak egiteaz gain, datuak bildu eta analizatu behar dituzte denbora errealean, eta, hala, enpresek modu proaktiboan hauteman ditzakete arazoak.

      Konektagarritasuna ere funtsezkoa da. Hutsegiteak autemateko, makinetatik ateratzen dira datuak zuzenean, eta, hala ez daude erabat mantentze-lanetako langileen mende. Pertsonak makinekin konektatzea da kontua, ekoizpenaren eguneroko martxan teknologia txertatzeak duen garrantzia azpimarratuta. Berritzailea da, adibidez, langileek errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzea; hala, mantentze-lanak urrutitik egin ditzakete, eta eraginkortasun handiagoz.

      Malgutasuna funtsezko bihurtu da merkatu-ingurune gero eta aldakorrago honetan. "Egunetik egunera, zailagoa da gure produktuen salmentak aurreikustea"; horregatik, ezinbestekoa da fabrikak arin egokitzea kontsumitzaileen eskaera aldakorretara.

      Etorkizunean, funtsezkoa izango da sistema irekiak eta moldakorrak integratzea arrakasta izateko, eta, aurrerabide horiekin, etorkizun horretarantz doa industria.  Teknologia ekoizpena birdefinitzen ari da, baina baita teknologiarekiko interakzioa ere.