
Berria
Berria
2019ko urriaren 28a
2020an, Solutions4Renovation plataforma erabilgarri izango da Espainian, Frantzian eta Irlandan
TURNKEY RETROFIT zerbitzua, zeina TECNALiAk diseinatu baitu Europako beste zortzi erakunderekin batera (Frantziakoak, Irlandakoak eta Belgikakoak), jabea ardatz duen berritze-prozesu bat da: gaur egun egiten den birgaitzea —konplexua eta zatikatua— prozesu sinple, zuzen eta erakargarri bihurtzen du; industriari gaitasuna ematen dio, sektoreen arteko partaidetza hobetzen du, eta inbertsio pribatua mobilizatzen du.
Plataformaren oinarrian Europan sortu diren birgaitze-zerbitzu integratuen esperientziak daude: ekonomikoki bideragarria den negozio-eredu bat garatzen eta hobetzen du, laguntza publikorik gabe funtzionatzeko gai izan dadin.
Zerbitzu integral honek etxebizitzak erraz eta modu errentagarrian administratzeko eta birgaitzeko aukera ematen du, bezeroarentzat ez kargarik ez betebeharrik ez duen esperientzia baten bidez —izan banakako jabeak, izan jabekideen batzarrak—, birgaitzearen urrats guztietarako “giltza eskura” soluzioak ematen baititu: hasierako diagnostiko tekniko eta operazionala, egituratzea eta pizgarri finantzarioez hornitzea, lanak in situ koordinatzea, lanen kalitate-kontrola eta amaierako ebaluazioa.
TURNKEY RETROFITek harremanetan jartzen ditu amaierako bezeroak, batetik, eta eraikuntzako profesionalak eta finantziazio-aukera egokienak, bestetik, eta tokiko ahalmenak elkartzen ditu, berritze energetiko globaletarako.
Zerbitzua 2020an egongo da erabilgarri, plataforma digital atsegin eta erabilerraz baten bidez: Solutions4Renovation. Eraikina berritzea sustatzen dutenek energia-faktura txikiagoak izango dituzte, eta, gainera, eraikinaren balioa handituko dute etxebizitzetan egindako hobekuntzei esker: erosotasun handiagoa, osasun eta bizi-kalitate hobea, eta irisgarritasun eta segurtasun handiagoak.
Informazio gehiago: Silvia Urra Silvia.urra@tecnalia.com
Proiektu honek Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzako H2020 programaren finantziazioa jaso du, 839134 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.