Berria

Exoeskeleto robotikoa: estimulazio elektriko funtzionala

2022ko martxoaren 16a
Exoesqueleto robótico: estimulación eléctrica funcional

"Kirolak, trafiko-istripuek, garuneko kalteek, artritisak eta adinarekin zerikusia duten bestelako eritasun degeneratibo batzuek belauneko lesioak eragiten dituzte, gaur egungo giltzadura-arazo ohikoenetako bat"

Teknologia malgua, modularra, konfiguratzen erraza eta arina, errehabilitazio-tratamendua erabiltzaile bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen duena.

EXOFES ekimenean, exoeskeleto robotiko hibrido bat garatzen ari gara belaunaren errehabilitaziorako. FES teknologia erabiltzen du, eta estimulazio elektriko funtzionalean oinarritzen da. Jauzi kualitatiboa egingo dugu erasandako hankaren errehabilitazio motorrean.

Teknologia malgua, modularra, konfiguratzen erraza eta arina da. Aukera ematen du errehabilitazioa erabiltzaile bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko. Teknologia horrek daraman algoritmoak, gainera, pazientearen aurrerapena ebaluatzen du, eta behar diren elektrodoak aktibatzen ditu errehabilitazioa hobetzeko, igorritako bulkadekiko muskuluek duten erreakzioan oinarrituta baitago.

Elektrodo anizkoitzetan oinarritutako estimulazioa, pazientearen errehabilitazioa bizkortzeko

Elektrodo anizkoitzen bidezko estimulazioan oinarritzen da teknologia berritzailea. Gaur egun, ez dago teknologia hori integratua duen gailurik. Haren konfigurazioa pertsonalizatu egin daiteke, eta aldatu egiten da saio batetik bestera, elkarren artean independenteak diren zenbait faktoreren arabera. Ondorioz, pazientea azkarrago eta modu eraginkorragoan errehabilitatzea lortzen da.