Berria

    Exoeskeletoak eta adimen artifiziala nekazaritzako lana eraldatzeko

    2025ko uztailaren 25a

    tecnologia_olivos_agrimate

    "Landa-ingurunean inklusio soziala sustatzen dugu, adimen artifiziala erabiliz"

    Exoeskeleto prototipoa aurkeztu dugu, inausketa-lanetan langileei laguntzeko

    Jaenen egin zen Expolivaren azken edizioan, Nekazari eta Abeltzain Txikien Batasunak (UPA) inausketa-lanetan langileei laguntzeko diseinatutako exoeskeletoaren prototipoa aurkeztu zuen, esfortzu fisikoa arintzeko eta ergonomia hobetzeko.

    Garapen horrek eta errealitate birtualeko betaurrekoek laguntzaile adimendun gisa funtzionatuko dute inaustarientzat.

    Teknologia eta adimen artifiziala

    Hori guztia AGRIMATE proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua olibadiaren inausketa iraultzea da, adimen artifiziala, errealitate areagotua eta robotika erabiliz.

    Aurreikuspenen arabera, Agrimatek bost urteko iraupena izango du, eta, sektorearen produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeaz gain, gizarteratzea sustatu eta landa-inguruneko lan-baldintzak duindu nahi ditu.

    Aplikatzeko aukera berriak

    Irtenbide teknologikoak olibadi tradizionalaren benetako beharretara egokitzeko TECNALIAk landa-lan handia egin du Europako partzuergoaren erakunde koordinatzaile moduan. Gainera, sektoreko nekazariei eta teknikariei inkestak egin zaizkie.

    Zuzeneko interakzio horri esker, aplikazio-aukera berriak identifikatu ahal izan dira. Adibidez, bilketa-lanetan exoeskeletoak erabiltzea, eta sektoreak teknologia berriak hartzeko duen ezagutzari eta joerari buruz ikastea.