Egin zure autodiagnostikoa doan, eta bermatu zure produktu konektatuaren etorkizuna!
Zure produktu konektatuak betetzen du Cyber Resilience Act (CRA)? Jakin ezazu orain, gure doako tresnarekin
Cyber Resilience Act (CRA) Europako arau berri bat da, produktu konektatuen zibersegurtasuna hobetzera bideratua; produktu horiek Europar Batasunean merkaturatzeko derrigor bete behar dituzten baldintzak ezartzen ditu.
Autodiagnostikoa egiteko gure doako tresnarekin, erraz eta azkar jakin ahal izango duzu zure produktuak zer mailatan betetzen dituen baldintza horiek. Ez duzu 30 minutu baino gehiago beharko.
CRA autodiagnostikoa egiten hasi aurretik
Zure erakundeak Cyber Resilience Act (CRA) arauaren baldintzak zer mailatan betetzen dituen ikusten laguntzeko diseinatua dago tresna hau. Autodiagnostikoak 32 galdera ditu, sei eremu nagusitan antolatuak:
- Diseinu eta garapen segurua
- Ahultasunen eta eguneratzeen kudeaketa
- Datuen babesa eta sarbidearen kudeaketa
- Erresilientzia, erabilgarritasuna eta monitorizazioa
- Gorabeheren zabalkundea eta jakinarazpena
- Dokumentazioa eta adostasuna
Zer informazio lortuko dut?
Zure erantzunak jaso eta egun batzuetara, posta elektronikoz jasoko duzu zure autodiagnostikoaren emaitzak dituen txosten xehea. Txosten horretan, nabarmen agertuko dira zure indarguneak eta Cyber Resilience Act araua betetzeko hobetu beharreko alorrak.
Erraz identifikatuko dituzu zure produktu konektatuaren indarguneak eta hobetu behar dituzun alorrak, eta, hala, errazagoa izango da CRAk eskatuko duen derrigorrezko ziurtagiria lortzeko prozesua.