Britainiar merkatuarekiko erlazio emankor bati hasiera eman zaio lehen esperientzia honekin
FIREX 2019 azokan izan gara ekainaren 18tik 20ra bitartean, suaren aurkako babesaren nazioarteko azoka ezagunenean. Suteen aurkako segurtasun-laborategia erakutsi genion Erresuma Batuko eraikuntza-sektoreari.
Azoka egin zen hiru egunetan, eraikuntza-prozesu osoan parte hartzen duten eragileak izan genituen bisitan: eraikitzaileak, kontratistak, produktu-ekoizleak, arkitektoak eta udal-agintariak.
Laborategi berri hau bakarra da estatuan, eta gure entrega-epeak oso lehiakorrak direnez, ezin aukera hobea gara I+Gko prozesuetan nahiz produktuak baliozkotzen laguntzeko.
Instalazioetan badago fatxadetako sute handietarako laborategi bat, BS 8414-1, BS 8414-2 eta NFPA 285 arauen arabera saiakuntzak egiteko, eta hori funtsezkoa da Estatu Batuetara esportatzen dutenentzat.
Beste zerbitzu batzuk ere aurkeztu genituen azokan; adibidez, kableen sutearekiko erresistentziaren saiakuntzak.
