Berria

    Fatxadetako sute handien saiakuntza-laborategi berria aurkeztu dugu

    2019ko ekainaren 10a

    Suarekiko babes-industriarako saiakuntza-zerbitzu berri ugari aurkeztu dira nazioarteko FIREX topaketan

    Gurea sute handien saiakuntza-laborategi bakarra da estatuan, punta-puntako ekipamendua du, eta eraikuntzaren sektoreko eragileen beharretara egokitzeko prestatua dago, eragile horiek direnak direla (jabeak, eraikitzaileak, industria, erabiltzaileak, suhiltzaileak, aseguru-etxeak, etab.).

    Saiakuntzak egiteko aukera eskaintzen du azpiegiturak, eta fatxada-sistemak baliozkotzen ditu, suteen aurrean duten jokabideari dagokionez. Gainera, eraikinen segurtasun-prestazioak hobetzen ditu.

    Aditu-taldea ILAC_ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak ezarritako irizpideetan espezializatuta dago, zeinak Europako merkatuaren eskakizunetara egokituta baitaude.

    Suteen aurkako babesari buruzko nazioarteko topaketa

    Gure berrikuntza teknologikoak eta suarekiko babes-industriarako saiakuntza-zerbitzuen sorta zabala erakutsiko duguFIREX nazioarteko topaketan.

    Zatoz FX 432 standera, ekainaren 18tik 20ra, Londresko ExCel erakusketa-zentroan.