Berria

Frantziako ASEFA ziurtatze-erakundeak ontzat eman ditu gure laborategi elektrikoak

2020ko urriaren 16a

Lorpen hau TECNALIAk nazioartean ospea duten beste ziurtatze-erakunde batzuekin indarrean dituen akordioei gehitu zaie; adibidez, INTERTEK, UL, SGS CEBEC, LOVAG eta IMQ erakundeekin dituenei

Frantziako ASEFA ziurtatze-enpresak honela onartu du TECNALIA: potentzia-transformadoreekin saiakuntzak egiteko onartutako laborategia; nazioarteko IEC 60076 arauen eta Frantziako ENEDIS ST-25-S-27 arauaren arabera. Onarpenaren irismenean sartzen dira errutinako saiakuntzak eta, halaber, likido dielektrikoan murgildutako transformadoreetakoak, transformadore lehorretakoak eta likido isolatzailean murgildutako transformadore autobabestuetakoak.

Joan den abuztuan amaitu zen, emaitza onekin, TECNALIAren laborategi elektrikoak ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozesua. Hala, ASEFAk onartutako laborategi akreditatuen talde hautako kide izatera pasatu da TECNALIA.

Informazio gehiago

ASEFA nazioarteko ziurtatze-erakunde independente bat da, Frantziako COFRAC ziurtatze-erakundeak ISO 17065 arauaren arabera akreditatua. Lehenengo, bigarren eta hirugarren parteko laborategien sare bat du, behe-, erdi- eta goi-tentsioko ekipamendu elektrikoen saiakuntza osoak egiteko ahalmenarekin, kableak, ekipamenduak, transformadoreak eta abar barne direla.

Logo Asefa