Lan horretarako akreditazioa duten Espainiako bi erakundeetako bat gara
Green Climate Fund (GCF) funtsaren begirale gisa akreditatu berri da TECNALIA. Nazio Batuen funts global bat da GCF, eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzak finantzatzen ditu.
Gaur egun, Espainiako bi erakunde pribatuk soilik dute begirale-akreditazioa, eta TECNALIA da haietako bat.
Green Climate Fund 2010ean sortu zuen NBEk, Klima Aldaketaren Konbentzioaren esparruan. Garabidean dauden herrialdeek klima-aldaketaren erronkei erantzuteko egiten duten ahalegina babestea du helburu, berotegi-efektuko gasen emisioak mugatzen edo urritzen eta klima-aldaketari lotutako arriskuetara egokitzen lagunduz. GCF funtsaren helburu nagusietako bat da CO2-emisio baxuekin eta aldaketa-klimatikoarekiko erresilientzia handitzen duten neurriekin erlazionatutako garapenak sustatzea eta garapen horien inbertsioak kudeatzea, eta, hala, klima-aldaketari mundu mailan ematen zaion erantzunaren paradigman aldaketa eragitea.
Begiraleak gizarteko eta erakunde pribatuetako eragile garrantzitsuen ordezkariak dira, eta aktiboki jarduten dute funtseko kideekin eta presidentzia-kideekin GCFk antolatutako topaketetan.
