Berria

    Gure kudeaketa-sistemen ziurtagiri guztiak berritu ditugu auditoretza telematikoaren bidez

    2020ko maiatzaren 26a

    Kudeaketa-sistema integratua sendoa da, diseinu berritzailea du, erakundean oso zabaldua dago, eta indargune asko ditu

    Maiatzean gure sistema hauen ziurtagiriak berritzeko auditoretza amaitu dugu, arrakastaz: kalitatea kudeatzeko sistema (UNE-EN ISO 9001: 2015), ingurumena kudeatzeko sistema (UNE-EN ISO 14001: 2015) eta I+G+B kudeatzeko sistema (UNE 166002: 2014).

    Auditore-taldeak, Teams eta Sharepoint tresnei esker, telematikoki ebaluatu ahal izan du kudeaketa, erakundearen maila estrategikotik hasi eta sistemen prozesu eta jarduera bakoitzeko mailaren operatiboenera.

    Auditoretza-txostenaren arabera, “kudeaketa-sistema integratua (kalitatea, ingurumena eta I+G+B) sendoa da, diseinu berritzailea du, erakundean oso zabaldua dago, eta indargune asko ditu”.

    Kudeaketa-sistema integratuaren elementu aipagarriak

    • Zuzendaritza-taldearen lidergoa eta konpromisoa
    • Langile guztiek kudeaketa-sistema integratuarekin duten inplikazioa
    • 2019an I+G+Bko adierazleek izandako emaitza onak
    • Erakundeak COVID-19aren ondorioek eragindako aldaketei aurrea hartu izana eta aldaketa horietara azkar egokitu izana
    • I+G+Baren kudeaketa-sisteman ISO 56002:2019 Innovation Management System arauaren edukia kontuan hartu izana

    Informazio gehiago

    TECNALIAren kudeaketa-sistemak