Berria

    Gure laborategi elektrikoek aktiboki hartzen dute parte STLko Batzorde Teknikoetan eta IEC 60270eko Working Group-ean

    2019ko urriaren 18a

    Hurrengo bilerak urrian eta azaroan izango dira; hurrenez hurren, Shanghain (Txina) eta Hyderabaden (India)

    TECNALIA, AELP Espainiako Potentzia Laborategien Elkartearen bazkide sortzaile gisa, Short-circuit Testing Liaison (STL) elkarte ospetsuko kide izateko bidean da; munduko potentzia-laborategi nagusiek osatzen dute elkarte hori.

    Onespen-fasean, aktiboki hartu genuen parte potentzia-transformadoreen Task Group GT 10 taldean. Luis Martínez Cancela doktorea, Laborategi elektrikoen burua, da gure ordezkaria batzorde horretan; 30 urte baino gehiagoko esperientzia du hirugarren alderdiko erakunde gisa saiakuntza-jardueretan parte hartzen. Hurrengo bilera azaroan izango da, Hyderabaden (India).

    TECNALIAk badu ordezkaritza IEC 60270 araua (Goi-tentsioko saiakuntza-teknikak; deskarga partzialeko neurriak) mantentzeko MT23 Taldean ere. Iván Fernández Almaraz, Goi Tentsioko Laborategiaren arduraduna, taldeko kidea da, eta arau hori eguneratzeko adostasunera iristea du helburu. Hurrengo bilera Shanghain (Txina) egingo da, urrian.

    LOVAGLow Voltage Agreement Group taldearen batzorde teknikoetako kide ere bagara, eta IECren CB eskeman gaude, CBTL gisa.

    logo iec